EKA/ACUVeko bi bazkidek sofa akastun bat aldatzea lortu dute

Iazko maiatzean, EKA/ACUVeko A.N. eta C.C. bazkideek Mercatresillo izeneko enpresari 1.400 eurotan erosi zioten sofa jaso zuten etxean. Altxariak akats batzuk zituen eta aipatu enpresako langileek bisitaldi batzuetan pieza batzuk aldatu zizkioten sofari. Halere, gure bazkideak ez zeuden emaitzarekin ados eta jasotako sofa eramateko eta akatsik gabeko beste bat ekartzeko eskatu zioten enpresari. Mercatresillok aldaketa … Gehiago irakurri

Gure etxeetan armategi kimiko bat dugu bizikide

Gero eta gehiago dira berezitasun ezberdineko mediku zein zientzialariak jaiotzean gaixotasun larriak (alergia, asma, diabetea, akatz fisikoak…) dituzten umeen kopuruaz ohartarazten digutenak, iturburutzat aldaketa genetikoak edo belaunaldikoak izan ezin dituztenak eta gure eguneroko bizitzan eta bereziki gure etxebizitzetan gero eta maizago pairatzen ditugun osagai toxiko artifizialen ondorioak izan litezkeenak ziurtatzen dituztenak. Erreportaje honetan bi ikerketa … Gehiago irakurri

Endesako mantenimendu zerbitzuak galdara baten ur beroa ezin konpondu bost saialditan

EKA/ACUVeko bazkide batek Endesa Energía, S.A. enpresarekin gas-horniketa eta instalazioaren mantenimendu zerbitzua kontratatuak zituen. Iazko ekainaren erdian ur beroa ez zebilen eta zerbitzu horri deitu zion. Ekainaren 23, uztailaren 15, uztailaren 28, irailaren 16 eta irailaren 24. Horiek dira zerbitzu horrek gure bazkidearen etxera egin zituen bost bisiten datak, zeinetan pieza batzuk aztertu eta aldatu … Gehiago irakurri

Signo editoresekiko kontratu baten deuseztapena

Apirilaren 8an “Signo Editores, agresibitate komertziala etxez etxe” izenburuko prentsa-ohar bat argitaratu genuen, non, bestek beste, EKA/ACUVeko abokatuek eta Enkarterrietako KIUBak kontsumitzaile batzuek (gehienak, adineko jendea) etxez etxeko salmenta oso agresiboa egiten duen enpresa horrekin sinatutako kontratuak atzera botatzea lortu dutela azaltzen genuen. Jarraian kasu horietako bat kontatzen da. Signo Editores, J.M. S.L. enpresako komertzialek … Gehiago irakurri