Bermearen frogagiriak

Produktu baten tiketako tinta ezabatu da eta ezin bermearen betetzea eskatu? Berme agiria sinatu gabe izanda konponketa edo diru itzulpena ukatu du saltzaileak? Bilgarria eskatu dute artikulu akastun bat aldatzeko? Legezkoa da guzti hori? Ikustagun… Bermeaz edo garantiaz ari garenean produktu iraunkorrei buruz ari gara. Halaxe dio Bermeen Legeak: altxariak, etxeko tresneriak eta osagarriak, ibilgailuak, … Gehiago irakurri

Vodafonek gehigarrizko tarifikazioko deiengatik kobratutakoa itzultzen dio bezero bati baimendutako gehienezko luzapena gaindi zezatela uzteagatik

Kontsumitzaile bat Enkarterrietako KIUBera joan zen aholku eta laguntza eske bere telefono operadoreak (Vodafone) izugarrizko faktura kobratu ziolako. Fakturak erabiltzaileak gehigarrizko tarifikazioko zerbitzu batzuetara egindako dei asko azaltzen zituen (803 zenbakietara, helduentzako zerbitzu esklusiboak), eta horri erantzuten zion fakturaren kostu altuak. Dei horiek izan baziren. Baina Vodafonek bidalitako fakturak konpainiak egindako bi huts nabarmen uzten … Gehiago irakurri

Alergenoak ontziratu gabeko elikagaietan

Alergenoak ontziratu gabeko elikagaietan Ontziratu gabeko elikagaiak ontzirik gabe ematen zaizkio azken kontsumitzaileari, zuzenean saltzeko edo berehala kontsumitzeko. Ontziratu gabeko elikagaiak Elikagai horien artean daude: -Azken kontsumitzaileak hala eskatuta erostean ontziratzen diren produktuak. -Tabernetan, kafetegietan eta jatetxeetan zerbitzatzen diren elikagaiak. -Kolektibitateei ontziratu gabe hornitzen zaizkien elikagaiak. -Azken kontsumitzaileari ontziratu gabe saltzen zaizkionak. Etiketa jartzeari buruzko … Gehiago irakurri

Telefónica-k baja hartutako bezero bati kobratutako faktura baten dirua itzuli dio

Kontsumitzaileek egiten dituzten erreklamazioetatik asko “lagunkiro” konpontzen dira, Kontsumoko Arbitrajera edo eskaera judizialera heldu behar gabe. Hurrengoa kasu horietako bat da. 2015ko urriaren 21ean Telefónicako bezero bat konpainiaz aldatu zen eta abenduaren 1ean “Vive 25” tarifaren abonu-kuotari zegokion 25 euroko faktura (Telefónicarena) heldu zitzaion, kobratze okerra artean Telefónicatik baja hartuta zegoelako operadoreaz aldatu zen unetik. … Gehiago irakurri

Iberdrolak arreta-bideak gogorarazten dizkie kontsumitzailei

Iberdrola Comercialización de Último Recurso, S.A.U. eta Iberdrola Clientes, S.A.U. enpresekin kontaktatzeko:-Arreta telefonoa: 900 225 235-Emaila: clientes@iberdrola.es-Weborria: Buzón de consultas,https://www.iberdrola.es/clientes/contacto/buzon-consultas-Faxa: 901 202 028-Twitter: @TuIberdrola-Facebook: Iberdrola Clientes-Erreklamatzeko posta: Apartado de Correos 61090 – 28080 Madrid. Departamento de Reclamaciones.-Zuzeneko arreta guneak:https://www.iberdrola.es/clientes/contacto/puntos-atencion Hornikuntzako enpresak doako telefonoak eskanitzera behartuta daude legez. Telefono horien zenbakiak 900 edo 800ekin hasten dira.