Zer bermea du correoseko premiazko gutun ziurtatu batek?

Correoseko publizitatea eta kontsumitzaile baten erreklamazioari enpresak eman dion erantzuna kontraesankorrak dira. Posta-zerbitzuan, igorpen ziurtatua (gutuna zein paketea) ohiko igorpena baino garestiagoa da ziurtapenak helmugara ondo helduko delako bermea handitzen duelako, eta premiazko igorpena ohikoa baino garestiagoa da azkarragoa delako. Sen onakoa da. Hala ere, jarraian kontatzen dugun kasuan, Correosek, harrigarriki, bigarrena erlatibizatzen du.Azken Gabonetan, … Gehiago irakurri

Bidaiariaren eskubideak hegazkinean

Garraioa (eta bereziki hegazkina) kontsumitzaileen erreklamazio gehien eragiten duten ataletako bat da. Aste Santua begibistan dugu eta aireportuek egun horietan ohikoa den trafiko igoera izango dute. EKA/ACUVek datu eta aholku baliagarri bazuk eskaintzen ditu overbooking, atzerapen, deuseztapen edo bagaiarekiko arazoei aurre egin ahal izateko. Zer egin behar du bidaiariak overbookingaren aurrean? Zeintzuk dira bere eskubideak? … Gehiago irakurri

Enkarterriko KIUBek kanpaina komertzial agresiboez ohartarazi du

Kanpainakoek liburu bat oparitzen dute jendea erakartzeko, eta zenbaitek 4.000 eurora arteko produktuak erosten dituzte azkenean -Kanpaina horiek iruzur egindako pertsonek 1.600 eta 4.000 euro arteko erosketa-kontratuak sinatzen dituzte. -Nagusiki adineko pertsonak dituzte jomugan. -Ezer sinatu aurretik agiria arretaz irakurtzea eta iruzur egiten ez uztea gomendatzen da. Produktuak bueltatu nahi izatekotan, KIUBera jo, kontratua baliogabetzeko … Gehiago irakurri

Osasun arazo bat dela eta bidaiari batek bidaiari uko egin dio eta txartelaren dirua itzuli diote

Emakume batek (B.I.F.) Bravofly online agentziaren bidez Bilbao-Los Ángeles Lufthansa airelinearekiko joan-etorriko hegaldi bat erosi zuen 674 euroren truke. Apur bat beranduago haurdun zegoela jakin zuen eta bidaiatzea galarazten zion arrisku handiko haurdunaldia zela ere. Ezinbesteko kasua frogatzen duen mediku-adierazpena aurkeztuta, B.I.F.ek bidaia ezin duela egin esaten dio aipatu agentziari eta txartelaren diru-itzultzea eskatu ere … Gehiago irakurri