Mozorro, ileorde eta maskara asko arriskutsuak izan daitezke

Ihauterietako artikuluen erosketan eta erabilpenean erne ibiltzea gomendatzen du EKA/ACUVek. Dendetan salgai dauden mozorro, maskara eta ileorde askok kalitate eta segurtasunari buruzko arau legalak urratzen dituzte eta potentzialki arriskutsuak dira. Produktu hauek erosteko eta erabiltzeko orduan kontuan hartzeko aholku batzuk eskaintzen ditu EKA/ACUVek. Erabiltzaileen osasunerako arriskutsuak izateagatik debekatutako eta merkatutik kendutako produktuetatik zati handi bat … Gehiago irakurri

Epaitegi batek Iberdrolak kontagailuaren “manipulazioan” oinarritutako faktura bat baliogabetu du

Iberdrola Comercialización de Último Recurso S.A.U.k ikuskapenean irregulartasunak egin zituen eta kontsumo izarigabe bezain irreala fakturatu zuen Azkenaldian kontagailuen ustezko manipulazioan oinarritutako epaiketa asko izaten ari da kontsumitzaileen eta argindarreko konpainien artean. Kasu batzuetan enpresak dira bezeroak demandatzen dituztenak “manipulazioek” aldatutako “benetako kontsumoei” dagozkien fakturak ordaintzeari uko egiteagatik. Epaiketa horietako askotan enpresek ez dituzte kontagailuen … Gehiago irakurri

CECUk phishing ahaleginak antzeman ditu Netflixen irudiarekin

EKA/ACUV partaide den Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Konfederazioak (CECU) phishing saiakera berri bat detektatu du, oraingoan Netflix-eko erabiltzaileei zuzendua, eta duela gutxi gure herrian bere telebista zerbitzuak Internet bidez martxan jarri ditu. Kasu honetan, plataforma digitaleko erabiltzaileek mezu elektronikoetan jaso ditzakete, Netflixekoa izan gabe, iruzurrezko izena eta irudi korporatiboa erabiltzen duten eta kreditu-txartelarekin arazoren bat egon … Gehiago irakurri

Erabiltzaile bat errugabetu egin dute ikuskaritzetan irregulartasuna gertatu direlako

Konpainia batek 5.276 euro eskatzen zizkion ostatu bateko jabeari ordaindu gabe utzitako argindarragatik, eta ohartarazi zion kontagailua manipulatu egin zuela. 1955/2000 Errege Dekretuko 87. artikulua ezarri zuen, zeinak aukera ematen duen kontsumoa aldebakarrez kalkulatzeko. Valentziako Probintzia Auzitegiak 2014ko ekainaren 5ean eman zuen epaia, eta ostalaria libre utzi zuen eskatzen zioten dirua ordaintzetik, baina 285 euroko faktura bat ordaintzera zigortu zuen, ordaindu gabe … Gehiago irakurri

Kalte-ordain berezia eman diote turista bati “kalte moralengatik”, opor egun bat galdu zuelako atzerapen baten erruz

Ama batek eta haren semeak ia opor egun bat galdu zuten Madril-Punta Cana (Dominikar Errepublika) hegaldia 5 ordu atzeratu zelako. Arrazoi hori zela eta, hegazkin konpainiaren aurkako salaketa jarri zuten, eta Bilboko Merkataritza arloko 1. Auzitegiak arrazoia eman die berriki atera duen epaian, eta bi erabiltzaileei 750 euroko ordaina ematera zigortu du konpainia; ordain hori atzerapen esanguratsuagatik automatikoki eman beharrekoa … Gehiago irakurri