Banketxeen irabazi-asmo aseezinak oso zain emankorra aurkitu du komisioetan

EKA/OCUVek kutxazainen ‘komisio bikoitza’ debekatzea txalotzen du eta banka komisio guztientzat legezko mugak ezarriko dituen erregulazio bat eskatzen du. Irailaren 18an EKA/OCUVek prentsa-ohar bat zabaldu zuen non Espainiako Ekonomiako Ministerioak kutxazain automatikoak erabiltzeagatik ‘komisio bikoitza’ debekatzeko hartutako erabakia txalotzen zuen eta banketxeek kobratu ditzaketen komisioak zehazteko zein komisio guztiei gaineko muga ipintzeko legezko arautze bat … Gehiago irakurri

“Merkataritza onlinek asko hobetu behar du segurtasun eta fidagarritasunean”

Bilboko Herri Irratian, 2015ko Azaroaren 14ean igorritako elkarrizketaren erreprodukzioa. Interneten bidez ez burutzen den produktuen salmenta eta zerbitzuen kontratazioa ohiko merkataritza aurreratzen ari da. Handiagotze horrek berarekin erreklamazioen handiagotze bat ere dakar. 14. eta 15. orrialdeetan Showroomprive enpresak eta Confianza Online zigiluak egindako “I Estudio sobre la confianza de los españoles en las compras online” … Gehiago irakurri

EKAk Kontsumobide eta LEA ohartarazi zituen oliba-olioarekiko espekulazioaz

EKAk Kontsumobide eta LEA ohartarazi zituen oliba-olioarekiko espekulazioaz Neguko uzta txarraren esperoan, ekoizleak eta banatzaileak maiatzean hasi ziren oliba-olioa garestitzen. Irailaren 17an, EKA/OCUVek gutun bana bidali zien Kontsumobideri (Eusko Jaurlaritzaren Kontsumoko Euskal Institutua) eta Lehiaren Euskal Agintaritzari maiatzetik aurrera oliba-olioa orokorrean eta oliba-olio birjina estra era berezian Euskal Autonomia Ekidegoko salmenta puntuetan nabarmentzen ari ziren … Gehiago irakurri