2006 eta 2013 bitartean ibilgailu bat erosi baduzu, kalte-ordaina jaso dezakezu

EKA/ACUVk kontzesionarioen kartelak eragindakoen defentsarako erreklamazio bat aurkeztuko dela iragarri du. Horretarako, eragindako guztiak dokumentazioa bidaltzera animatu nahi ditugu, norbanakoaren kasu zehatza azter dezagun.

Ibilgailu bat erosi al zenuen 2006 eta 2013 artean? Erne bada. izan ere, Auzitegi Gorenak berriki ebatzitako epaiaren arabera, 10 milioi bezerori eragin lezake, eta, beraz, prezio totalean aplikatutako %10eko gainkostuengatik kalte-ordainak jasotzeko eskubidea egongo litzateke, 2.000 eta 9.000 €artean, autoaren ereduaren arabera.

Salerosketa-kontratuen igoera hau ulertzeko, 2015era itzuli beharrean gaude, auto emakidadunen kartelera zehazki. Urte horretan, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalak (MLBN) 30 enpresa inguruk informazio konfidentziala trukatu zutela salatu zuen, hainbat milioi autoren salmentaren prezioak ituntzeko. Praktika horrek fabrikatzaile eta kontzesionarioen arteko benetako lehia desagerrarazten zuen, prezio, eskaintza eta deskontuen gaineko datuak trukatuz.  Horrela, gutxieneko prezio batzuk bermatu zituzten, inork aurka egin ez ziezaien, modu artifizialean igota. Eskandalua nabarmenduta, MLBNk 171 milioi euroko zehapena ezarri zien, 2019ko abenduan Auzitegi Nazionalak berretsi zuelarik. Finean, Auzitegi Gorenak gaitzetsi egin ditu akusatutako 15 enpresek jarritako errekurtsoak, eta hura izan da erreklamazioen atea ireki duen gakoa. Hartara, kaltetutako oro ibilgailuaren erosketa-faktura, salerosketa-kontratua, renting edo leasing kuota ordaindu izanaren egiaztagiria, hala badagokio, eta ibilgailuaren fitxa teknikoa

Utzi iruzkina