1.090 €ITZULTZERA KONDENATUA, NESKA-JANTZI BATEN DISEINUA EZ BETETZEAGATIK

Bilboko Merkataritza arloko Epaitegiak jostun bati kondenatu dio EKA/ACUV-eko bazkide bati 1.090 €ordaintzera, bere osotasunean 2.180 €ko kostua zuen neska-jantzi baten oihalak hitzartutakoak ez izateagatik.

Zerbitzua kontratatu aurretik, eskatzaileak argazki eta zirriborro bat jasotzen ditu WhatsApp bidez. Proposamenarekin ados, diseinatzaile eta bezeroak jantziaren aurrekontuaren erdia transferitzea hitzartzen dute, 1.090 € alegia. Lana amaitutakoan, diseinatzaileak jantziaren argazkiak igortzen dizkio, eta orduantxe konturatu egiten da bazkidea ehuna ez dela enkargatutakoa.

Erakunde demandatuari behin baino gehiagotan jakinarazi arren, guztietan ziurtatzen diote bazkideak berak hautatutako oihala dela. Nabarmendu behar da puntu honetan, desadostasun horiek WhatsApp-eko mezuen bidez ere sortzen direla.

Gure bazkideak enpresako atelierrera jotzen du, eta egiaztatzen du ez ehuna, ez eta bestelako xehetasunak ere, ez zetozela bat akordatutakoarekin. Azkenean, hasierako argazkiak erakutsita, demandatuak akatsa onartu eta esaten dio gure bazkideari konponduko duela, aldatzeko edo beste bat egiteko behar diren oihalak eskatuz.

Hala eta guztiz ere, egun batzuk igaro ondoren, erreklamatzaileak, desengainatuta, jostunarenganako konfiantza galdu eta kontratua deuseztatzea erabakitzen du. Zentzu horretan, aldez aurretik ordaindutako zenbatekoa itzultzeko eskatzen du demandatzaileak idazki baten bidez. Diseinatzaileak onesten du, baina ez da hura inoiz gauzatzen.

Demandatzailea Kontsumobidera joaten da, eta handik erreklamazio formala helarazten zaio establezimenduari, baina ez da erantzunik jasotzen. Gauzak horrela, legearen aplikazioa saihesten du, kalte eta galera- ordainak ukatuz. Kasuak epaitegietan bukatzen du.

Jantziaren materialekin bat ez etortzearen elkarrizketez gain, froga gisa txat bat aurkeztu da, non demandatuak oihal berriak eskatu ez izana aitortzen duen, baita bazkideak emandako seinalea itzultzeko eskaera ere. Epaitza aldekoa da EKA/ACUVrentzat bere bazkidearen izenean, eta diseinatzaileak zenbateko hori itzuli beharko du behin betiko.

Utzi iruzkina