itzuli
 
gutunak

Banda zabala estutu egiten da baserri-giroan

Administraritza Publiko guztiak azken hamarkadetan nekazariek pairatu duten giza, zerbitzu, kultur ebasteak zein ekonomikoa konpentsatu ahal izateko landa eremuari beharrezko bitartekoak emateraren aldeko etengabeko adierazpenak egiten ari direla nabaritu dugu. Zentzu horretan lege markoak, dekretu, erregulazioak edo laguntza deialdiak eratu dira. Arazoari aurre egiteko kargudunak eta sailak sortu dira. Ministeritza eta Erkidegoen arteko konpromisoak sinatu dira edo azken hauen eta Aldundien artekoak errekurtso handiagoak izateko. Baina une honetan, Landa Plataformatik (Espainia osoko hamarnaka landa kolektibo batzen dituen estatu-eremuko erakundea) dagoeneko 2007. urtean beteta egon behar zen agindu baten ez betetzea salatu nahi dugu. Aldi berean gogoratu nahi dugu landa munduarentzat, hirien egoera berdinean, gure herriei garapen maila handiagoak izateko aukerak eskaini ahal dizkion tresna bat lortzea, oraindik gainditu gabeko gaia dela. Informazio eta telekomunikazioetako teknologietaz ari gara, zeinek hiritar berrientzat, landa ekimen txikien mantenimendu eta ezarpenerako, informazioa eskuratzeko, kanpoko munduarekin harremanak sortzeko aukera bat izanik, landa eremu txikietan zientzia-fikzioa izaten jarraitzen duten. Teknologia berrietan egindako inbertsioek jasotzen duten diru publikoa enpresa zehatz batzuen patriketan amaitzen dela salatu nahi dugu, eta gainera ez dutela teknologia nahikorik kontutan hartzen inbertsio hori landa zein orokorrean Espainiako gizartearentzat errentagarriagoa izan dadin. Benetan landa munduak beste hiritarrek dituzten aukera berberak izateko sentsibilizazioa existitzen bada, hauxe da une eta era ona desberdintasun eta bidegabekeri horrekin amaitzeko.


Landa Plataforma / Landa Mundu Bizi Baten Aldeko Ituna

eka | argitalpenak | aholkuak | azken ordukoa | kontsulta | inskripzio | erreklamazio | loturak

plaza barria, 7-1º - 48005 bilbo - tfnoa : 94 416 85 06 - faxa 94 415 00 50 - e-mail: eka@eka.org