VODAFONE-K GURE BAZKIDEARI DIRUA ITZUL DIOEZAION LORTU DU EKA/ACUV-EK.

Gure bazkidea den P.R.L-ek hiru linea mugikor ditu Vodafonekin kontratatuta. Urrian, bere hileko faktura merketzeko asmoz, bere tarifak aldatzea erabakitzen du, “Plan + linea S”, “Plan + linea S” eta “Plan Smart S” tarifak kontratatuz. Hurrengo faktura iritsi eta harritu egiten da ordaindu beharreko zenbateko altua ikustean. Hiru puntu hauetaz konturatzen da:

  1. Penalizazio moduan 10,1463€ fakturatzen dizkiote.

  2. Astean 1,99€ (7,96€ guztira) kobratu dizkiote “Chat” izeneko kontzeptu berri bategatik.

  3. Eta azkenik, ez zaizkio aplikatzen tarifa berriko deskontuak.

Erreklamatzailea konpainiaren Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin jartzen da kontaktuan baina honek ez dio konponbiderik ematen, “Chat” zerbitzu hori identifikatzen gai ere ez dira (kirol zerbitzu bat dela esaten diote batzuek, beste batzuek beste edozein gauza) Lortzen duen bakarra zerbitzu berezi horietara sartzeko murrizketa da.

Arazoa bere kabuz konpondu ezinean, EKA/ACUV-ekin jartzen da kontaktuan kasuarekiko zalantzak argitzeko asmoz.

Vodafonekin kontaktuan jarri eta ostean, lehenik eta behin penalizazio hori lekuz kanpo dagoela errekonozitzen du konpainiak, diru hori itzultzeko tramiteak abiaraziz. Bestaldetik, tarifei dagozkien deskontuak aplikatu ez zaizkiola egiaztatzen da eta Vodafone akats tekniko hori hurrengo fakturan konpontzera konprometitzen da. Azkenik, ukatu egiten digute “Chat” deritzon zerbitzu horrengatik kobratutako kopuruen itzulpena.

Deskontuen aplikazio desegokiaren gaia konpontzeari itxaroten diogun bitartean, erreklamazio bat zabaltzen dugu “chat” kontzeptu horiengatik, zerbitzu horien alta noiz eskatu eta zerbitzu horien gaineko erabilera egin den ala ez espresuki galdetuz. Alde batetik, Vodafonek ezin du frogatu zerbitzu horiek eskatzeko adostasunik egon zenik, eta bestetik, konprobatu egiten da zerbitzu hori 2016ko azarotik kobratzen ari zitzaiola eta guztira erreklamatzaileak 99,50€ ordaindu izan dituela guztira (7,96€ hile batzuetan eta 9,95€ beste batzuetan, hileak dituen aste kopuruaren arabera). Vodafonek diru guzti honen itzulpena egingo duela erantzuten digu eta erreklamatzaileari erantzun honen berri ematen dio sms bidez. Hala ere, egun batzuk barru, itzulpena ezeztatua izan dela egiaztatzen dugu eta gaia berriz aztertzea eskatzen dugu. Gainera, erreklamatzailea ordaindu beharrekoa baino gehiago ordaintzen jarraitzen zuen, izan ere, deskontuak ez aplikatzearen “akats teknikoa” ere konpondu gabe jarraitzen zuen oraindik.

Azkenik, hilabete batzuen ondoren eta ekinaren ekinaz, Vodafonek 171,42€ itzuli dizkio gure bazkideari  (99,50€ “Chat” zerbitzuagatik, 10,14€ penalizazioagatik eta gainerakoa aplikatu beharreko deskontuak ez aplikatzeagatik). Bestalde, tarifen gaineko %50eko deskontua lortu du epe luzerako, erreklamazioa behar bezala eta era egokian tramitatu ez izanagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude