Choco Lite “argalgarriaren” iruzurrezko salmenta eta erreklamazioari Di Massimo Élite enpresaren erantzuna ona

EKA/ACUV-eko T.V. bazkideak argaldu nahi zuen eta Interneten Choco Lite edari “argalgarria” iragartzen duen webgune bat aurkitu zuen. Publizitatearen arabera, “zure pisua kontrolatzeko nahastura natural” horrek, gainera, “laranja-azala efektua kentzen du” eta “aknea eta zaldarrak kentzen ditu”.

chocolite22

Webgune horrek dio ere bai edari horren osagai nagusiak kakao, espirulina eta arroza integrala direla. “Egunero har daiteken produktua da eta ez dauka kontraindikaziorik. Jangura gutxitzen du, digestio-aparatua hobetzen du eta gorputzaren prozesu metabolikoak bere onera ekartzen ditu”. Ohar bat ere jarrita du: “Emaitzak norberaren organismoaren ezaugarrien arabera ezberdinak izan daitezke”. Badira produktu bera gazteleraz iragarri eta saltzen duten beste webgune batzuk. Horietako batek dioenez, Choco Litek “koipea erretzen du, gozokiak jateko gogoak gutxitzen ditu eta gogo-aldarte ona bermatzen du”. Ez da gutxi.

Gure bazkideari konbentzigarria iruditu zitzaion publizitate hori, eskaera online egin zuen (halabeharrez bere datu pertsonalk jarrita), segituan komertzial baten dei telefonikoa jaso zuen eta harekin erosketa baieztatu zuen: 150 gramoko bi poto, kafe berde-aleak, goji-baiak, akai-baiak, txia-haziak eta kakao naturala osagaiekin. Correoseko bulego batera bidaliko zizkioten eta bertan ordainduko lituzke: 80 euro.

Paketea heldu eta T.V.-k ordaindu eta zabaldu zuenenan… poto bakar bat zegoen. Gainera, produktua erostera animatu zioten weborrian zehazten ziren osagaiak ez ziren jasotako potoan zeuden berberak. Vitoria-Gasteizko EKA/ACUV-eko bulegora etorri zen orduan eta hemen irregulartasun gehiago aurkitu ziren: Choco Liteko potoa bidali dion Di Massimo Élite enpresak ez du paketean fakturarik sartu (Correosen egin duen ordainketaren frogagiria baino ez du T.V.-K) eta saltoki fisikotik kanpoko salerosketa eta kontratazioetan (Internetez, telefonoz, etxeetarako bisita komertzialetan) beharrezkoa den atzera egiteko eskubidearen dokumentua ere falta da.

Eroslearen helburua erosketa desegitea eta 80 euroak berreskuratzea da. EKA/ACUV-ek paketean jarrita dagoen Di Massimo Élite igortzailearen helbidera bidaltzen du orduan idazki bat aurkitutako irregulartasunak leporatuz, diruaren itzulpena eskatuz eta bere artxiboetatik erreklamatzailearen datu pertsonalak ezabatzea exijituz. Egun gutxi beranduago Correosek gutuna itzultzen dio EKA/ACUV-i “helbide okerragatik”. Elkarte honek enpresa horren beste helbide bat bilatzen du Interneten, aurkitzen du eta, zuzena izango delakoaren esperoan, berriro bidaltzen dio erreklamazioa. Oraingoan bai heltzen zaio Di Massimo Éliteri eta honek, hurrengo egunean, telefonoz deitzen dio T.V.-ri, barkatzeko eskatzen dio, 80 euroak itzultzen dizkio jarraian, “gertatutakoagatik detaile bezala” jaso zuen Cholo Liteko potoa oparitzen diola eta bere datuak ezabatuko dituela esaten dio eta produktua probatzera animatzen dio harekin jende asko oso pozik dagoela ziurtatuz.

Egia esan, Googlen Choco Lite idatzi eta produktu horrekin pozik daudela, hobeto sentitzen direla eta argaldu egin dutela ere dioten pertsonen testigantzak agertzen dira. Baina baita aurkakoa diotenak ere bai, “mirari produktu” bat dela, iruzur bat.

1 Comentario

Utzi erantzuna Carolina Sanz Vidal(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude