Saltzaileak eta erosleak sofa baten prezioan 350 €ko beherapena adostu dute altzariak kontratatutako neurri zehatzak ez edukitzeagatik

nuebles-shiade

Muebles Shiade enpresari erosi zioten sofa etxera heldu zitzaienean J.C.F. eta I.B.G. kontsumitzaileak katalogoz eskatu eta 1.560 eurotan ordaindu zutena baino apur bat txikiagoa zela konturatu ziren. Neurtu zuten eta luzeran 13 cm. falta zuen eta chaiselongea ere behar baino 13 cm. motzagoa zen.

Haien lehen erreklamazioari, non zehatz-mehatz erositako sofa ekar ziezaietela besterik ez zuten eskatzen, Muebles Shiadek eman zion erantzuna izan zen, bikote erosleak gogoratuta, “fabrikatzaileak %5eko perdoia duela, eta neurriak kuxinetatik hartu behar direla”. Kuxinetatik neurtuta ere enkargatutakoa baino laburragoa zen jasotako sofa. Enpresaren behar bezalako erantzun ezaren aurrean, J.C.F. e I.B.G. Vitoria-Gasteizko KIUB-era joan ziren laguntza eske. Zerbitzu horrek sofa eta bere erosketa-agiria miatu zituen, erreklamazioa zuzena zela baieztatu zuen eta erosleen eta enpresaren arteko bitartekaritzari ekin zion, baina ez zuen akordiorik lortu.

J.C.F. eta I.B.G. EKA/ACUV-era etorri ziren orduan, bazkide egin ziren eta elkarte honek alde bien arteko akordio batera heltzea lortu zuen. Muebles Shiadek zioen aukeratu modeloko eta kontratuan jarritako neurritako sofa ezin zuela egin, existitu ez zen sofa bat eskaintzearen errua onartuz bide batez; eta adostutako neurrietako beste modelo batez ordezkatzea eskaini zuen. Baina gure bazkidei nahiko kostatu zitzaien modelo hura aurkitzea eta ez zuten bestelakorik nahi. Akordioa 350 euroko beherapena egitea izan zen amaieran, eta diru kopuru hori berehala eman zion Muebles Shiadek erreklamatzailei.

Bezeroak jasotako produktua zehatz-mehatz erositako berbera ez denean edo akatsen bat duenean saltzailearen eta eroslearen arteko akordio posibleen artean kasu honetan azaldu duguna dago: prezioan deskontu bat edo kalte-ordain bat adostea. Beste aukerak dira, inguruabarrek ahalbidetzen dutenean, aldaketa, konponketa eta, azken beltzean, itzulpena: saltzaileak dirua itzuli erosleari eta honek produktua itzuli saltzaileari.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude