Bankako klausulak epaitzeko Euskadiko epaitegi berezietan EKA/ACUV-ek hipoteka gastuen inguruan irabazitako lehen epaiketaren laburpena eta azalpena

Kutxabank-Correo-web

Bankako klausulak epaitzeko ekainean eta uztailean Euskadiko hiru hiriburuetan eratu ziren epaitegi bereziak lehen epaiak ematen hasiak dira. Horietako bat dugu irailaren 6an Bilboko Lehen Auzialdiko 11. Epaitegiak emandakoa hipoteka baten eratzearen gastuen inguruan M.B.A.B. gure bazkidearen izenean EKA/ACUV-ek Kutxabanken aurka aurkeztutako eskaerak sortutako epaiketan.

Eskaerak 2005ean izenpetutako mailegu hipotekario baten bosgarren klausula (gastuak mailegu-hartzailearen kontura) eta seigarren klausula (urteko %19ko berandutze-interes nominala) baliogabetzea eskatzen zuen eta Kutxabankek mailegu-hartzaileari ordainarazitako hipoteka eratzearen gastu guztien itulpena ere bai: 373,12 euro notariako gastua, 142,51 euro erregistroa eta 244,01 euro kudeaketa gastua. Guztira: 759,64 euro.

Berandutze-interes lukuruzkoei buruz 2016ko ekainaren 3an Auzitegi Gorenak eman zuen epaia kontuan izanda, Kutxabankek seigarren klausula baliogabetzeko eskaerari ez dio eragozpenik jartzen. Eta, Auzitegi Gorenak 2015ko abenduaren 23an eman zuen epaia kontuan hartuta, bosgarren klausula baliogabetzea ere onartzen du Kutxabankek erregistro eta kudeaketa gastuei dagokienez, eta horien itzulpena ere bai; ez ordea notariako gastuen itzulpena, aldez aurretiko negoziazioan horiek mailegu-hartzaileak ordainduko zituela onartu zuela argudiatuz.

Bilboko epaitegiak klausula biak baliogabetzen ditu epaian eta Kutxabanki erregistro eta kudeaketa gastu guztiak eta notariako gastuen erdia itzultzea agintzen dio, eskaerak eskatzen zituen 758,64 eurotatik 573,08 euro (gehi pilatutako interes legalak). Notariako erdibanako ordainketa agintzea honela justifikatzen du epaileak: “kasu honetan eskritura publikoa gauzatzean alde bien bidezko gogo bat ikusten da, izan ere horrek sinatu duten negozio juridikoaren gaineko segurtasun bermeak ematen dizkie biei”.

Honen antzeko beste eskaera batzuetan, espainiar Estatuko beste hirietako epaitegi batzuk notariako gastu guztiak mailegu-emaleari (bankuari) ordaintzea agintzen dioten epaiak ematen ari dira 2015ko abenduan Auzitegi Gorenak ezarritakoaren arabera: notariako tramitea egitean bankua da interesatuena eta onuradunena. Hori dela eta, Bilbon kasu hau eraman duen EKA/ACUV-eko Iñaki Velasco abotakuak Bizkaiko Auzitegi Probintzialari notariako gastuei dagokien helegite bat aurkeztu dio, bankuak bakarrik ordaindu behar dituela uste baitu.

Auzitegi Probintzialaren ebazpenaren zai, aztertzen ari garen Bilboko Lehen Auzialdiko 11. Epaitegiak emandako epaia arrakastatzutzat jotzen du EKA/ACUV-ek, eskatu denaren ehuneko nabarmen bat lortu delako eta, oso garrantzitsua dena ere, epaiketaren kostuak Kutxabanki ordaintzea agindu zaiolako (kontsumitzaileak, beraz, ez ditu abokatua eta prokuradorea ordaindu behar izan) epaitegiak Kutxabanki “fede gaiztoa” leporatzen baitio bere bezeroaren aurreko erreklamazioak ukatuta auzitara jotzera eraman duelako gero epaiketan baliogabetasuna onartu dituen kontuengatik.

Hauxe izan da zoru-klausulengatik eta hipoteka eratzearen gastuengatik EKA/ACUV-eko bazkideek Euskadin martxan dituzten ehundaka epaiketako bat. Horiek emango dituzten epaiak ere, baten batzuk gutxienez, ezagutzera emango ditugu Facebooken, Twitterren eta www.eka.org gure weborrian.

El Correok epai hau eta oso antzeko beste bat argitaratu zituen errportai batean irailaren 14an: http://www.eka.org/eu/ekaacuv-gana-un-juicio-en-bilbao-sobre-gastos-de-constitucion-de-hipoteca/

Auzitegi Gorenak 2015ko abenduaren 23an eman zuen epaia PDF formatuan deskarga daiteke hemen: http://www.poderjudicial.es/search/documento/TS/7580921/Clausulas%20abusivas/20160122

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude