Gabonetako loteriaren inguruko ohiko galderei erantzunak

lotería-navidad

Zer egin tokatzen bazait? Lehena, dezimoa ondo gorde. Biderik seguruenak dira notario batengana jotzea dezimoaren existentzia eta titulartasuna egiaztatzeko edo bankuan gordailututzea, kontuan izanda 2.500 eurotik gorako sariak ezin direla eskudirutan kobratu. Dezimoa ondo gordeta, ospatzera joan gaitezke lasai. Litekeena da bankuetatik eskaintza ugari jasotzea une horretan, baina komeni da itxarotea eta behar den lasaitasunaz eta buru hotz eskaintzak aldentzea.

Saritik zenbat kenduko dit Haziendak? 2.500 eurotik gorako sarietatik %20 hartzen du Estatuak. Halere, saridunak ez du ezer egin behar, sariak erretentzio hori kenduta ematen baitira.

Eta dezimoa partekatua bada? Loteria-dezimoak partekatzean parte hartzen duten pertsonak eta bakoitzak zein ehunekoan dokumentatzea oso garrantzitsua da. Era erraz bat: partekatutako txartelaren fotokopiak egin eta horietako bakoitzean zenbaki horretan nortzuk duten parte eta zein ehunekoan ipini eta guztiek sinatu. Saria kobratzean, kobratzaileari kenduko zaio zerga eta gainontzeko saridunek alde netotik dagozkien zatiak jasoko dituzte. Halaber, interesgarria da dezimoaren titulartasun partekatuaz zerga-administrazioari informatzea saria dohaintzatzat uler ez dadin eta dohaitza-zergaren ordainketa eska ez diezagutela.

Zer egin loteria-dezimoa galdu badut? Lehena, Poliziara edo Guardiako Epaitegira joan billetearen galera edo lapurreta salatzera, titulartasuna froga dezaketen agiriak eramanda, edukitzekotan: fotokopiak, argazkiak, notariako agiriak, telefonoko mezuak, mezu elektronikoak… Gero gertatutakoa Loterías y Apuestas del Estado entitateko Aholkularitza Juridikoari idatziz komunikatu behar zaio salaketa erantsita. Saria 2.500 eurotik gorakoa bada sariaren ordainketa geldiarazteko agindu bat eska daiteke epaitegi batean.

Eta saritutako dezimoa urratuta edo egoera txarrean badago? Ez da konpontzen saiatu behar. Dagoen bezala Loteriako administrazio batera eraman edo Loterías y Apuestas del Estado instituzioaren egoitzara bidali behar da. Bertan kautotzen ahaleginduko dira eta ezin badute Fábrica Nacional de Moneda y Timbrera bidaliko dute posible bada egiaztatu dezaten eta ordainketa baimendu dezaten. Ukatuko balute, dezimoaren eramaileak Haziendako Ministerioari edo Justiziako epaitegietan errekurtso bat aurkez dezake.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude