Volkswagenek EKA/ACUVi emandako erantzuna kotxe trukatuen berrikustei buruz

Volkswagen-Audi España, S.A.k erantzuna eman dio EKA/ACUVek joan den abenduan bidalio zion gutun bati non kontsumitzaile elkarte honek nitrogeno oxido (NOx) igorpen mailak faltsutzen dituen softwarea daramaten EA 189 diesel motorrak dituzten ibilgailuetan egin beharreko berrikustei buruz konpainia horrek duen planari buruzko informazioa eskatzen zuen.

Berrikusteen epeak eta zehaztasunak

2.0l TDI MOTORRAK:

-Egitekoa: software berri baten grabaketa.

-Aurreikusitako hasiera: 2016ko 09. astea.

-Operaziorako aurreikusitako denbora teknikoa: 30 min.

1.2l TDI MOTORRAK:

-Egitekoa: software berri baten grabaketa.

-Aurreikusitako hasiera: 2016ko 22. astea.

-Operaziorako aurreikusitako denbora teknikoa: 30 min.

1.6l TDI MOTORRAK:

-Egitekoa: software berri baten grabaketa eta hardware gehitzea.

-Aurreikusitako hasiera: 2016ko 39. astea.

-Operaziorako aurreikusitako denbora teknikoa: 48 min.

Volkswagenek ordaintzen du operazioa

EKA/ACUVi eman dion erantzunean Volkswagenek gogorarazten du eginbeharreko operazio horiek konpainiak ordainduko dituela eta ibilgaluen jabeek ez dutela ezer ordaindu behar. Volkswagenek ziurtatzen du ere bai operazioak egin ondoren ibilgailuek kontratuaren araberakoak izaten eta gidatzerako prestazio optimoak edukitzen jarraituko dutela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude