Merkatuen eta Lehiaren Komisioaren gomendioak kontsumitzailearentzat argindarra eta gasa kontratatzerakoan

luz-y-gas2

Joan den martxoaren 9an Espainiako Merkatuen eta Lehiaren Komisioak argitaratu zuen Endesa Energía, Iberdrola Clientes, Viesgo Energía eta Gas Natural Servicios enpresei zigor ekonomikoak jarri zizkiela kontsumitzaileen onespenarik gabe kontratuak gauzatzeagatik. Telefonoaren bidezko eta etxez-etxeko kontratazioan jardute txarrekin jarraitzen dute gas eta argindar merkaturatzaileek. Jarraian Merkatuen eta Lehiaren Komisioak 2013an gasa eta argindarra kontratatzerakoan kontsumitzailei eta enpresa txikiei eman zizkien aholkuak gogoratzen ditugu.

-Eskaintza berri bat onartu baino lehen, aldendu gutxienez bi enpresa ezberdinen zerbitzuak eta prezioak. Gas edo argindarreko hornikuntzako eskaintzak ulertzeko edo aldentzeko zailtasunak badituzu, erabili konparatzaileak (CNMC-koa adibidez comparadorofertasenergia.cnmc.es), edo informazioa eskatu Kontsumitzaileentzako Informazio Bulego batean edo kontsumitzaile elkarte batean.

-Begiratu argindarreko tarifa merkeena eskaintzen duen Giza-Bonurako eskubidea duzun.

-Eskaintza bati baiezkoa eman baino lehen, kontratuaren baldintzak arretaz irakurri. Bereziki, begiratu kontratuak hartzen dituen ala ez gehigarrizko zerbitzuen kontratazioa eta ordainketa; agian gehiago interesatuko zaizu gas edo argindarreko horniketa hutsa ematen duen kontratu sinpleagoa.

-Erreparatu ere bai prezioen berrikusteko baldintzei eta erreklamazio bat egiteko bideei buruz informa zaitez.

-Aztertu kontratuak egonaldiko konpromisurik daukan eta behar baino lehen “permanencia” hausteagatik isun ekonomikorik daukan.

-Hornitzailez aldatzeko dei telefoniko bat edo etxera ustekabeko bisita bat jasotzen baduzu, ez zaitez arinegi ibili eta ez onartu sinatzeko presiorik. Eskatu kontratuaren kopia bat eta baieztatu bertan dauden ala ez saltzaileak eskaintzen dizkizun baldintza guztiak.

-Ez eman komertzialari banku-daturik, aurreko fakturarik ezta datu pertsonalik ere kontratazioa egiteko ziur ez bazaude.

-Kontratua Internenen bidez egiten baduzu, gorde eta ahal baduzu inprimatu eskaintzaren eta kontratuaren kopiak.

-Ohiko saltokietatik kanpo egindako kontratuetan (etxez-etxeko salmentetan, telefonoz, Internetez) 14 egun naturaleko epea duzu atzera egiteko inolako azalpenik edo justifikaziorik eman behar gabe. Saltzaileak esubide hori zuri azaltzeko beharra dauka.

-Konparatu aldian-aldian zure eskaintza edo kontratua merkatuan eskuragarri dauden besteekin, bereziki zure hornitzaileak kontratuaren prezioak berriskuten dizkizunean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude