“72 ordu igaro baino lehen dirua itzultzen ez baduzue, bide judizialari ekingo diogu”

nueva-york

Joan den urtarrilean EKA/ACUV-eko S.I. bazkideak New Yorkeko apartahotel batean apirileko 14tik 22rako ostatua erreserbatu zuen www.booking.com weborrian kreditu txartelarekin 550 euro ordainduta. Martxoan, Booking.com-ek apartahotel horrekin lan egiteari utzi diola eta erreserba ezeztatu behar dela esaten dio S.I.-ri, eta ordaindutako dirua itzultzeko datu eta agiri batzuk eskatzen dizkio. Gure bazkideak eskatutakoa bidaltzen dio Booking.com-i eta…

Eta ezer ez. Egunak pasa eta itzulpenarik ez. S.I.-k itzulpena erreklamatu egiten dio weborriari behin eta berriz baina 550 euroak ez zaizkio heltzen. Zergatik baina? Gure bazkidea nekatzea, aspertzea eta berea zen dirua berreskuratzeko ahaleginetan amore ematea espero zuen akaso weborriak? Litekeena da. Izan ere, maiztasun nahikoarekin gertatzen den zerbait bada, tamalez, batez ere kontsumoko arlo batzuetan, tamaina horretako legezkotasunik ezean eta erabiltzailei mespretxuetan airelineak liderrak direlarik.

Erreklamatzen eta diruaren itzulpena lortu gabe egun mordoa eman ondoren, gogaituta, S.I. EKA/ACUV-era dator. Elkarte honek Booking.com-eko bezeroaren arreta zerbitzuarekin kontaktatzen du eta 550 euroen itzulpena berehala gauzatzea exijitzen dio. 72 ordu igaro baino lehen egiten ez badu, “bide judizialari ekingo diogu”, ohartarazten dio EKA/ACUV-ek weborriari, eta aipatu diruaz gain berandutze-interesak eta kalte-ordainak ere eskatuko zaizkiola epaiketan.

“Bide judizialari ekingo diogu”. Honelako kasu gehienetan berehalako eragina ohi duen esaldi “magikoa” da, are gehiago kontsumitzaile elkarte batek esana. Hala izan zen ere kasu honetan. Bere burua epaiketarako bidean ikusita, egun luzetan sahiestu zuena “mehatxua” jaso eta ea berehala, 72 ordu pasa baino lehen, burutu zuen: 550 euroak gure bazkideari itzultzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude