Adingabeak eta Internet: arriskuak murrizteko aholkuak

menores

Internet Seguruaren Nazioarteko Eguna 2017: “Izan zaitez aldaketa: Elkarrekin Internet hobeago baten alde”

https://www.saferinternetday.org/

Datorren otsailaren 7an aurtengo Internet Seguruaren Nazionarteko Eguna ospatuko da “Izan zaitez aldaketa: Elkarrekin Internet hobeago baten alde” goiburuarekin. Haren helburua denon artean (umeak, nerabeak, gurasoak, irakasleak, industria eta administraritza publikoak) Internet eta giza sareen erabilpen seguruago bat bultzatzea da, batez ere adingabeen aldetik. Umeek eta nerabeek Interneten duten menpekotasun eta arrisku-jokaerei buruzko datuak gero eta kexkagarriagoak dira. Arrisku horiek murrizten lagundu nahian, EKA/ACUV-ek honako aholkuak eskaintzen ditu:

Aholkuak gurasoentzat.

-Hitz egin seme-alabekin aho betean Interneteko erabilerari buruz eta era seguruan egiteko garrantziaz.

-Chat, Messenger, MySpace, Facebook, eta antzekoetan ezagutu duten pertsonei ez dizkietela norberaren datuak eman behar azaldu behar diegu.

-Galdetu behar diegu ikusten dituzten webguneei buruz, norekin hitz egiten duten, zeri buruz…

-Galdetu behar diegu Messenger edo antzeko kontuetan gehitu dituzten datuei buruz: nortzuk diren, non ezagutu dituzten…

-Irakatsi behar diegu mezu beldurgarriak ez direla erantzun behar, eta balizko arriskua azalten duten edo deserosoak diren mezuak nola blokeatu ahal diren.

-Erabilera arauak adostu. Hobe da ordenagailua ikus daitekeen leku batetan egotea, adingabekoek chat guneak erabili ez ditzaten atea itxita egonda…

-Gurasoen kontrola bermatzen duen softwarea instalatu, honek balizko arriskua azal dezaketen weborri mota batzuetako sarbidea mugatzen du.

-Birusen aurkako zein nabigazio seguruko programak instalatu eta pasahitz zailak ezarri.

-Ez jarri webkamerarik. Egiten bada, mugatu bere erabilera segurtasuneko pasahitza ezarriz.

-Adingabekoek ulertu behar dute jazarpen egoeretan, “gaiztoa” jazarpena burutzen duena dela, haiek biktimak direla eta ez dutela egoera hori ezkutatu behar, baizik eta esatea eta laguntza eskatzea.

-Hitz egin eurekin, konfidantzazko giroan, gaitzespenik gabe, jazarpen edo arrisku egoeren biktimak izaten ari direla somatzen badugu, eta baieztatzen bada, jarri harremanetan Poliziarekin eta Interneten adingabekoak babesten dituzten erakundeekin.

-Hitz egin eskolako arduradunekin edo beste gurasoekin Interneten eman daitezkeen jazarpen egoerei aurre egiteko prestatu diren estrategiei buruz gehiago jakiteko.

safe17big

Gomendioak adingabekoentzat.

-Ez hartu kontutan ‘spama’, ezezagunen mezuak eta indarkeria erakusten duten edo eduki deserosoak dituztenak.

-Ez eman norberaren edo familiaren datuak: izenak, helbideak, telefono zenbakiak, Interneteko kodeak edo pasahitzak, kreditu txartelen zenbakiak…

-Ez bidali argazkiak ezezagunei.

-Ez erabili webkamerak chat guneak erabiltzerakoan.

-Ez hitz egin chat guneetan ezezagunekin.

-Ez erabili gure adinaren berri eman daitekeen nick edo pasahitzik.

-Facebook bezalako sare sozialetan, ez onartu laguntzat ezagutzen ez diren pertsonak.

-Zuzenean ezagutzen ez dituzun pertsonekin harremanak izateko, erabili doako posta helbideak, Hotmail edo Gmail motakoak.

-Ez hitzartu zitak Internet bidez ezezagunekin.

-Eraso edo proposamen desegokiko susmo txikienaren aurrean, esan zure guraso, irakasle edo konfidantzazko helduren bati.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude