‘ARCO’ ESKUBIDEAK DATU PERTSONALAK BABESTEKO. ZER DIRA, NOLA GAUZATEN DIRA, OHIKO GALDERAK

losderechosarco

Datuen babeserako (15/1999 Lege Organikoa) arloan araudiak onartutako eskubideak dira. ARCO (gazteleraz Acceso, Rectificación, Cancelación y Oposición de datos personales) norbanakoen datuen Sartze, Zuzenketa, Ezeztatze eta Oposizioa esan nahi du. Norbanakoen eskubideak izanaz, titularrak besterik ez erabil ditzake fitxategi bakoitzaren erantzule/titularraren aurrean.

Zer dira ARCO eskubideak?

Kontsumitzaile guztiek euren norbanakoen datuen Sartze, Zuzenketa, Ezeztatze eta Aurkaritza eskubideak dira. Haietarikoren bat erabiltzeko fitxategiaren titularrera (sare soziala) zuzendu behar zara.

Nola aldarrikatu ahal ditut nire ARCO eskubideak?

Lehendabizi fitxategiaren titularrarengana zuzendu behar zara. Ezin baduzu zure ARCO eskubideak erabili bere aurrean, bidali erreklamazioren bat Datuen Babeserako Agentzia Espainiarrera. Izenpe ezaguneko agiri elektronikoren bat baduzu, zure erreklamazioa aurkez dezakezu egoitza elektronikoan. Horrela ez bada, erreklamazio edo salaketa eredua jaitsi dezakezu (www.agdp.es) eta posta arruntez aurkeztu.

Zein da adin minimoa sare sozial batetan sartzeko?

Ez dira adin minimoak existitzen sare sozialetan izena emateko. Hala ere, sare hauek kudeatzen dituzten enpresek muga 14 urtetan ezarri dute. Egoera hauetarako, Espainiako legediak behartzen du 14 urte beherakoen datuen tratamendua bere guraso edo tutoreen onarpenarekin egin dadila, profil baten sormenerako.

Norenak dira nire datu pertsonalak?

Sare sozialaren arabera, non gure izena eman dugun, izango da. Nahiz eta norbanakoen datuak besterendu ezinak izan, posible da euren lagapen partzialak egitea. Sare sozial batetan profil bat sortu baino lehenago, Erabilera Baldintza Orokorrak eta Norbanakoen Datuen Tratamendurako atala arretaz irakurri behar ditugu, non sare sozialera egindako datu hauen lagapen partziala aurkezten den.

Kontaktu batek nire argazki batzuk igo ditu eta nik desagertzea nahi dut. Zer egin dezaket?

Jar zaitez harremanetan argazki horiek igo duenarekin eta jakinarazi iezaiozu ez duzula haietan azaldu nahi. Ez baduzu berak ken ditzala lortzen, jar zaitez harremanetan sare sozialaren kudeatzailearekin eta salatu beste erabiltzaile batek zure irudiaren legez kanpoko erabilera egiten ari dela zure baimenik gabe. Ez baduzu argazki horiek desager daitezela lortzen, AEPDera zuzen zaitezke. Larrialdi berezitasuneko egoeretan, salaketa aurkeztu ahal izango da Estatuko Segurtasun Indarren aurrean.

Pertsona batzuk azaltzen dituzten argazki batzuk igo nahi ditut. Zein arretak dira hartu beharrekoak?

Gogoratu beti baimena eskatzea argazkian azaltzen diren pertsona guztiei. Norbaitek argazki hori argitaratua izan ez dadila nahi badu, bere irudia ezaba dezake ukitu zein argazki ebakin programekin, edo igotzea albora uztea erabaki. Edonola ere, pertsona hori “etiketa” baten menpean ez egotea ez da nahikoa argazki hori sarean mantentzeko. Norbanakoen irudirako eskubidea oinarrizko eskubidea da, hau da, bere titularrari haren irudia eta ahotsa noiz eta nola erabiltzen diren ahalbidetzen diona.

Nola ezezta ditzaket nire datuak?

Erabilera Baldintza Orokorretan sare sozial bakoitzak azalduko dizu nola ezeztatu ahal dituzun bere garaian izena emateko sartu zenituen zure norbanakoen datuak. Orokorrean, NANaren fotokopia batekin eta deuseztapena eskatzen duen idazkiarekin nahikoa izango da.

Hacker bat sartu da nire kontu pertsonalean, zer egin dezaket?

Sare sozialek badute aurreikusitako tresnarik erabiltzailearentzat pasahitza berria ezartzeko eta kontuaren kontrola berreskuratzeko. Kasu zehatzetan norbanakoen datuak edo NANaren kopia bat eskatuko dizkizute, zure nortasuna eta kontuaren titulartasuna egiaztatzeko.

Nor sar daiteke nire profilaren datuetara?

Zuk baimentzen dituzun pertsona guztiak. Sare sozialetako kontuak pribatutasun ezaugarri batzuk dituzte, zeinek gure profilak eratzea ahalbidetzen diguten, guk erabakitzen dugunentzat sartzeko errazago edo sailago eginez. Gure profilen datuak guretzat urkoenak diren pertsonentzat bakarrik eskuragarri egon daitezela gomendatzen da.

Sareko erabiltzaile baten jazarpena pairatzen ari naiz. Zer egin dezaket?

Ciberbulling” edo “ciberjazarpena” delitu bat da. Zu jazartzen ari den erabiltzailea blokeatu behar duzu eta harremanetan jarri sare sozialeko kudeatzailearekin, pairatzen ari zaren egoeraren berri emanez. Era berean gertaera hau Guardia Zibilaren Delitu Telematikoen Taldearen aurrean salatu behar duzu. Haiekin harremanetan jar zaitezke Internet bidez http://www.gdt.guardiacivil.es, bere helbide elektronikoan. https://www.gdt.guardiacivil.es/webgdt/colabora.php, 91 514 64 00 telefono zenbakian, edo posta helbidean Guzmán el Bueno kalea, 110, 28003, Madril.

Sare sozialak erabiltzen ditut nire eritziak adierazteko. Mugarik al dago?

Adierazpen askatasunarerako eskubidea ohorerako oinarrizko eskubidea bezain garrantzitsua eta babestu beharrekoa da, baina gogoratu behar da beti ere pertsona baten askatasuna beste pertsona batena hasten den lekuan amaitzen dela. Beste pertsonen inguruan gure eritziak adierazten ditugunean gezurrak, iraingarriak edo laidogarriak izan daitezkeen iruzkin haiekin arreta izan behar dugu edo salaketa bati aurre egiteko arriskuaren aurrean egon gintezke iraindutakoaren ohore eskubidea urratzeagatik.

Nire profilean sarean eskuragarri dagoen edozein materialik argitaratu ahal ditut?

Bai, baina gogoratu behar da pertsona bakoitza bere lanaren jabe dela, bai esaldi batena, abesti batena, argazki, marrazki edo bideo batena. Lan hauetarikoren bat edo beste errespetatuak izan behar diren jabego intelektualaren eskubideak (edo copyright deritzana) erregistratuak izango dituzte. Hau betetzen ez badugu haren titularra haren betekizuna eskatu ahal izango digu bide judizialetik, auzitegietatik. Zurea ez den informazioren bat partekatzen duzunean gogoratu behar duzu beti bere jabeari baimena eskatzea eta informazio horren sorburua identifikatzea, hau da, ezagutarazi haren egilea nor den edo zein weborrian aurkitu duzun.

Beste erabiltzaile batzuk nire profilean azaltzen den materiala erabili dezakete?

Bai, bereziki zure profilean argitaratzen duzun material hori zurea ez bada, zuk egina ez bada, baizik eta beste pertsonengandik badatorrela. Gure profiletara argazkiak, marrazkiak edo olerkiak igotzen ditugunean, adibidez, norbaiten lanak direnak, argazki horien gainean jabego intelektualaren eskubidea dugu. Beste erabiltzaileek hauek erabili nahi badituzte baimena eskatu beharko ligukete edo haien egile edo sortzailetzat aipatu beharko giuntuzkete. Beti ere gizarte komunikazioko bitarteek zabaldutako gaurkotasuneko gaiak ez badira. Hala ere, arretaz irakurri Erabilera Baldintza Orokorrak, izan ere baliteke zure profila sortzerakoan zure jabego intelektualaren eskubideen lagapena onar dezazula sare sozialaren alde, beraz, legalki, argitaratzen duzun zure material guztia ez da zurea baizik eta plataformarena, azken hauek nahi duten bezala erabili ahal izanik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude