Zineman kanpotik sartutako jakiak kontsumitzearen debekua: negozio “borobila”, baina zilegia?

cine-y-palomitas

2015ko urrian Castilla-La Manchako Unibertsitateko Centro de Estudios de Consumok argitaratutako ikerketaren sarrera, konklusionak eta PDF osoa.

SARRERA

Zineman kanpotik sartutako jakiak eta edariak kontsumitzeko debekua jardute hedatua da oso. Lan honek jardute horri buruzko ebazpen judizial eta administratibo batzuk aurkeztu eta aztertu egiten ditu eta konklusioak ematen ditu bukaeran. Hori guztia ikuspuntu bikoitzatik: enpresariala eta kontsumitzailearena.

KONKLUSIOAK

  1. Zinema baten barruan taberna bat jartzea ez da berez jokaera desleiala, bai ordea lehiakorra, eta zilegia ere behar diren baimen administratiboak edukita.
  2. Hala ere, desleialtasuna zinematik kanpoko jakien eta edarien sarrera debekatzearekin sortzen da, horrek kontsumitzaileak eta erabiltzaileak nahi duen eskaintza aukeratzeko dituen eskubideak murrizten dituelako, berehalako ondorioekin gainera, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak produktuak barruan erostea beharrezkoa izan gabe, haren erabakiak hartzean eragina baitu.
  3. Halaber, debekua jokaera desleiala da, zinema negozio-gailentasunaz baliatzen baita elikagaien salmentako merkatua monopolizatzeko, berarekin lehiatu ezin dezaketen inguruko saltokien kaltean. Gainera, horien merkatuan sartzen da zinema, eta hainbat kasutan saltoki horien merkatal estrategiaz probetxatuko da zinema bere negozioa sustatzeko.
  4. Beste alde batetik, debekuak ez die merkatu operadore ekonomikoei inolako onurarik ekartzen, zinemak eskaintzen dituen zerbitzuak hobetzeari sustagarria kentzen diolako. Alderantziz, kalitate gutxiagoko eta prezio handiagoko produktuen eskaintza bultzatzen du.
  5. Debekua legezkotzeko sartzea ukatzeko eskubidearen nagusitasuna argudiatzea ere ez da onargarria, eskubide hura era egokian haztatu behar baita printzipio konstituzionalak errespetatuz.
  6. Edozein kasutan, debekua onargarritzat eta betebeharrekotzat jotzeko berau iragartzen duen kartela kanpoan egon behar da.
  7. Litekeen eskaintza baterakoa ez da baliagarria izango, pelikula bat ikustearen eta palomitak jatearen artean eza baitago funtzionaltasunik.

TXOSTEN OSOA (PDFN):

cesco-cine-y-palomitas

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude