INTERNAUTAREN SEGURTASUNEKO BULEGOAK SAMSUNG MARKAREKIN IRUZUR BATEZ OHARTARZI DU

Irakurri hemen alerta osoa: https://www.osi.es/es/actualidad/avisos/2018/05/detectado-fraude-que-utiliza-la-marca-samsung

Samsung markako telefono mugikor baten erosketa eskaintzen duen iragarki bat da emailez bidalita. Mezuak jasotzaileari bere datuak eskatzen dizkio Samsung Galaxy S8 bat “saria” edo deskontu-txartel bat jaso ahal izateko.

Konponbidea: Mezu hori jaso ondoren lotunea sakatu baduzu eta eskatzen dizkizuten datuak eman badituzu, zure bankuarekin ahalik eta lasterren hitz egin eta gertatutakoa jakinaraz iezaiozu.

Honelako iruzurrak ekiditeko gomendioak:

-Ez zaitez fidatu prezio merkeko eskaintza edo promozioekin. Zure kreditu-txartelaren datuak eskatzeko amua da.

-Ez ireki eskatu ez dituzun posta elektronikoak edo ezezagunek bidali dizkizutenak. Ezaba itzazu berehala.

-Ez erantzun horrelako mezuei, ez eman datu pertsonalik.

-Kontuz ibili lotuneak jarraitzean eta atxikitako artxiboak deskargatzean posta elektronikoetan, SMStan, giza sareetan… ezagutzen dituzun kontaktuenak balira ere bai.

-Eduki beti gaurkotuta sistema eragilea eta antibirusa.

Zalantzarik izatekotan, kontsultatu aipatzen den enpresarekin, zerbitzuarekin edo bestelako iturri fidagarriekin: polizia-gorputzak, Internautaren Segurtasuneko Bulegoa, adibidez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude