EKA/ACUV-EN LAGUNTZAZ MOVISTARREK BERE BEZERO OHI BATI BIDEGABEKO ZOR BAT KENDU DIO ETA SARTU ZUEN BERANKORREN FITXATEGITIK ATERA DU

MOVISTAR-WEB

A.P.S. kontsumitzaile bizkaitarra Movistar-Telefónica Móviles Españako bezero izan zen 2012. arte. Hiru urte geroago, 2015ko uztailean, enpresa horrekin omen zuen 1.735 euroko zorra ordaintzeko berankorrei kobratze-enpresen aldetik errekerimenduak jasotzen hasi zen. Berez enbarazua izan ez ezik, jakinarazpen horiek A.P.S.-ek errefusatzen zuen zor huragatik Movistarrek berankorren fitxategi batean sartua zegoela ere adierazten zuten.

Enpresa horien jazarpenak ea hiru urte zirauelarik, joan den urtarrilaren 23an A.P.S. Abanto-Zierbenako Kontsumitzailen Informazio Udal Bulegora joan zen eta haren ardura duen EKA/ACUV-eko abokatu baten laguntzaz erreklamazio bat bidali zion Movistarri. Horretan, A.P.S.-k adierazten du: zorra ez duela onartzen, hura justifikatzen duen inolako dokumentaziorik gabe exijitzen ari zaiola ordaintzea, benetakoa izan balitz ere preskribatuta egongo zela (Kode Zibilaren 1.966.3. artikuluaren arabera) sorreratik hiru urte baino gehiago igarota eta minduta eta haserre dagoela berankorren fitxategi batean egoteagatik eta berankorrei kobratze-enpresen jazarpenagatik.

Esandako guztiagatik, erreklamazioak ustezko 1.735 euroko zorra berehala bertan behera uzteko eta kobratze-enpresek jazarpenari amaiera jar diezaiotela exijitzen dio Movistarri, honako hau ere ohartaraziz: baiezko erantzunik jaso ezean, Datuak Babesteko Espainiako Agentziari eta SETSI-ri (Secretaría de Estado de Telecomunicaciones y la Sociedad de la Información) komunikatuko zaiela gertatutakoa neurriak har ditzaten.

Movistarren erantzuna martxoaren 2ra arte atzeratzen da, baina baiezkoa da: Movistarrek zorraren erreklamazioarekin jarraitzeari uko egiten dio eta horrek A.P.S. berankorren fitxategitik ateratzea dakar.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude