Europako Batzordeak eta kontsumitzaileak babesteko agintariek jardute engainagarriak egiten dituzten opor-bidaien erreserbetan aritzen diren weborrien aurka neurriak hartu dituzte

parís

2016ko urrian, Europako Batzordeak eta Europar Batasuneko kontsumitzaileak babesteko agintariek opor-bidaien erreserbak eta prezio-konparazioak egiten dituzten 352 weborri aztertu zituzten eta irregulartasun asko aurkitu zituzten.

Adibidez, aztertutako weborrien bi herenetan prezioak ez ziren fidagarriak; erreserba prozesuan lenen iragarritako prezioari beste kostu batzuk gehitzen zitzaizkion; promoziozko prezioen atzean ez zegoen benetako inolako zerbitzurik.

Ikerketaren ondorio nagusiak

-Uste zenuen ordainduko zenuena amaieran benetan ordaindu zenuena izan zen? Kasu guztien heren batean hasierako prezioa eta azken prezioa ez ziren berberak.

-Eskaintza ala apeua zen? Kasu guztien bostenean promoziozko eskaintzak ez zeuden benetan eskuragarriak.

-Argi zenuen prezioa ala nahaste-borraste bat zen? Kasuen ea heren batean azken prezioa edo hura kalkulatzeko era ez zegoen batere argi.

-Ostatuan geratzen zen azken logela merkea zen ala weborrian salneurri beheratuan zegoen azken logela zen? Kasu guztien laurdenean weborriek ez zuten azaltzen erabilgarritasunari buruz ematen zituzten datuak (adibidez, “bi besterik ez dira geratzen”, “gaur soilik eskuragarri”…) weborri beraiei zegozkiela soilik.

Ondoko lotunean Europako Batzordeak apirilaren 7an argitaratutako PDFa dago (gazteleraz):

IP-17-844_ES

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude