Afinsako Administrazio Konkursalak hirugarren diru-sarrera (beste %5 bat) egiten ari da

afinsa-web

EKA/ACUV-eko bazkide batzuk Afinsako Administrazio Konkursalak hirugarren diru-sarrera egin diela komunikatu digute, aurreko bietan bezala %5ekoa. Horrekin Afinsan sartu zuten diruaren %15 berreskuratu dute dagoeneko. Interneten dauden Afinsako kaltetuen weborri eta foro batzuetan ere albiste berbera dago: ekainaren 16tik aurrera hirugarren diru-sarrera hori egiten ari dela. EKA/ACUV-ek diru-sarrera hori jaso duten ala ez begiratzea aholkatzen die kaltetuei.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude