EKA/ACUV euskal kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteak Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuarekin lankidetza-hitzarmen bat dauka eta horri esker diru-laguntza bat jasotzen du burutzen dituen ekimenak sustatzeko; batez ere kontsumitzaile eta erabiltzaileentzako aholkularitza eta informazio zerbitzua, ahozko epaiketetan haien defentsa eta kontsumoko proiektuak gauzatzea. Erakunde biek kontsumitzaileen eta erabiltzaileen artean asoziazionismoa bultzatzeko, haien defentsa indartzeko eta kontsumitzaile eta erabiltzaile arduratsuak izaten laguntzeko lanean arlo publiko eta pribatuen indarrak batzeko duten asmoan oinarrituta dago EKA/ACUVen eta Kontsumobideren arteko lankidetza hau.