HEGALDI BATEAN KALTETUTAKO MALETA ORDEZKATU DIO IBERIAK BIDAIARI BATI

Apirilaren 5ean, Palma Mallorcakotik zetorrela Bilboko aireportuan lurreratu ondoren, A.U.G. EKA/ACUV-eko bazkideak bere maleta hartu eta haren gurpilek hondatze garrantzitsua zutela ikusi zuen. Zuzenean, kasu hauetan egin behar den bezala, hegaldia burutu zuen Iberia aerolineako salmahaian aurkeztu zen eta PIR (bagajearekin irregulartasun iragarpena) bete eta eman zuen. Bertan eskatu ziotena ere egin zuen: Iberiako weborrian PIR-eko datuak sartzea, Iberiak berarekin harremanetan jarriko zelakoan.

A.U.G.-ren asmoa zen Iberiak matxuratutako maleta berri batekin ordezka ziezaiola, modelo berekoa ahal izanez gero edo modelo altuagokoa bestela. Hartarako eskubidea zuen, AENA Espainiar Aireportuak eta Aireko Nabigazioako weborriak “Incidencias con el equipaje” idazpuruan argi azaltzen duenaren arabera: “Aire-konpainia fakturatutako bagajearen galerak, suntsiketak edo hondatzeak sortutako kaltearen erantzulea da kaltea eragin duen gertakaria hegazkin barruan edo fakturatutako bagajea konpainiaren zaintzapean dagoen bitartean gertatu denean”.

Iberiaren berririk jaso gabe zentzuzko tartea pasatuta, A.U.G.-k bere erreklamazioagatik galdetu zion airelineari. Baina ez zuen erantzunik lortu ere. EKA-ACUV-eko Vitoria-Gasteizko bulegora etorri zen orduan laguntza eske. Hemendik bere erreklamazioa berbidali zitzaion Iberiari eta 12 egun geroago, oraingoan bai, airelineak erantzun zuen, eskatutakoari baiezkoa emanez. Iberiak dauzkan ordezpen-maleta modeloak gure bazkidearen maletaren kategoria baino gutxiagokoak direnez gero, konpainiak Arabako hiriburuko saltoki zehatz batera joateko esan zion A.U.G.-ri eta hara bertaratuta bereak zuen maila bereko maleta berria eman zioten.

Kontsumitzaile gisa ditugun eskubideak ezagutzea funtsezkoa da bere betetzea eskatu ahal izateko. Hurrengo lotuneetan hegazkinean bagaiarekiko arazoei buruz eta ohiko beste gertakari batzuei buruz funtsezko informazio praktikoa dago (gazteleraz):

AENA (Espainiar Aireportuak eta Aireko Nabigazioa), “Incidencias con el equipaje”: http://www.aena.es/es/pasajeros/incidencias-equipaje.html

AESA (Espainiako Aireko Segurtasun Agentzia), “Otros tipos de reclamaciones”: https://www.seguridadaerea.gob.es/lang_castellano/particulares/derechos_pax/preg_frec_reclamac/faq_pax/default.aspx#indice

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude