Banku batzuk legea urratzen ari dira EKA/ACUV-ek bere bazkideen izenean aurkeztutako erreklamazioak errefusatzean

Kontsumitzaileen eskubidei larriki erasotzen dien jokaera ilegal hori bertan behera uzten ez badute EKA/ACUV-ek eskaera judizialak jarriko ditu haien aurka.

Euskadiko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuak, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorrak, Prozedura Zibilaren Legeak eta beste lege eta arau batzuk argi ezartzen dute kontsumitzaile elkarte batek ahalmen osoa duela bere bazkideen izenean jokatzeko kontsumoko edozein erreklamazio-motatan eta justiziako auzitegietan ere bai.

Hipoteka eratzearen gastu guztiak hipotekatuei inposatzea bankaren gehiegikeria denaren aurka kontsumitzaileek erreklamatzeko duten eskubidea erabiltzea oztopatzeko helburu nabariarekin, finantza entitate batzuk lehen aipatu legeak erabat urratzen ari dira EKA/ACUV-ek bere bazkideen izenean aurkeztu dizkien erreklamazioak errefusatzean.

Entitate horiek gure bazkidei deika ari dira elkarten honen ordezkaritza onartzen ez dutela eta beraiek, bazkideak, izan behar direla pertsonalki joan behar direnak erreklamazioak aurkeztera esanaz.

Prentsa-ohar honen bidez EKA/ACUV-ek legez aurkako jokaera onartezin hori publikoki salatzen du eta iragartzen du finantza entitate horiek bere horretan jarraitzen badute, haien bezeroak diren gure bazkideen eskubideak larriki kaltetuz, administrazio eskudunen aurrean ofizialki salatuko dituela eta judizialki ere haien aurka joko duela.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude