EUROPAKO PARLAMENTUAK BIGARREN ESKUKO IBILGAILUEN KILOMETRO-KONTAGAILUEN MANIPULAZIOA EKIDITEKO NEURRI ZORROTZAGOAK HARTUKO DITU

Joan den maiatzaren 29an Europako Parlamentuak prentsa-ohar bat zabaldu zuen non bigarren eskuko ibilgailuen kilometrajean iruzur orokorrari eta horren aurka hartuko diren neurri zorrotzagoei buruz informatzen duen.

Oharrak dioenez, Europar Batasunean merkaturatutako bigarren eskuko ibilgailuen ehuneko 50era hel daiteke kilometro-kontagailuen trukajea, kontsumitzaileentzat iruzurra dena (ibilgailuaren prezioan bataz beste 2.000 eta 5.000 euroko igoera bidegabea), segurtasunerako arriskua dena eta ingurumenerako kaltea dena.

http://www.europarl.europa.eu/news/es/headlines/society/20180525STO04312/lucha-contra-el-fraude-del-kilometraje-en-automoviles-de-segunda-mano

Europako Parlamentuak egindako ikerketak jakinarazten du manipulazioa gehiago gertatzen dela mugaz haraindiko salerosketetan, kasuen %30-50etan, nazioetan %5 eta %12etan dagoelarik. Herrialderik kaltetuenak dira Bulgaria, Kroazia eta Zipre, non iruzurra ehuneko 80ra ere heltzen da.

Europa osoan iruzur honek duen inpaktu ekonomikoa urteko 5.600 eta 9.600 milioi euro bitartekoa da eta kalteak sortzen dizkie bigarren eskuko ibilgailuen kontzezionarioei, alokairu-enpresei, aseguratzaileei, fabrikatzaileei eta kontsumitzaileei. Erosleek, ibilgailuaren benetako balioa baino gehiago ordaintzeaz gain, askotan mantenimendu eta konponketa gastu ezustekoei aurre egin behar diete. Ibilgailuak, kilometro-kontagailuak adierazten duena baino higadura handiagoa edukita, arriskutsuakoak dira, errepideetan arriskugarritasuna handitzen dute eta gehiago kutsatzen dute.

Iruzur honi galga ipintzeko asmotan, Europako Parlamentuak honako neurri hauek proposatu ditu:

-Estatuetan datu-baseak sortzea eta Europar Batasun osoan kilometraje irakurketa hartu-eman beharrezkoa ezartzea. Bi adibide: “Car-Pass” Belgikan eta “Nationale AutoPas” Holandan.

-Europar Batasun osoan kilometro-kontagailuaren manipulazioa delitutzat onartzea. Gaur egun 25 Estatutan debekatuta dago (Batasuneko kide guztiak Zipre, Letonia eta Portugal izan ezik), baina zigorrak ezberdinak dira, eta alde handiz. Frantzian, bi urte arteko kartzela-zigorra; Eslovakian, 226 euroko isuna.

-Azterketa teknikoetan ibilgailuen kilometrajearen irakurketa beharrezkoa.

-Ibilgailuen fabrikatzaileen aldetik kilometrajearen manipulazioa ekiditeko neurri teknologiko berriak eta eraginkorrak hartzea. “Bloke-kateen” teknologiaren ezarpena izan liteke neurrietako bat.

Maiatzaren 31ean Europako Parlamentuak bigarren eskuko ibilgailuen kilometrajearen manipulazioaren aurkako berme berriak garatzeko erabaki berri bat onartu zuen; ondoren, Europako Batzordeak lege-proposamen berri bat prestatzeari ekingo dio.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude