Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak erabat ez beharrezkoak diren ura arazteko tresnak etxez-etxe saltzen dabilen enpresa bati buruzko alerta zabaldu du

alertas-1

KONTUZ!

Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak prentsa-ohar bat zabaldu zuen atzo, maiatzak 31, non bere eremu geografikoko udalerri guztietan hornitzen duen uraren kalitatea bermatzen duen. “Hala erakusten dute egiten diren analisi zorrotzek”, azpimarratzen du.

Ur Partzuergoak dioenez, enpresa bat dabil etxez-etxe ura arazteko tresnak saltzen. EKA/ACUV-i heldu diren zurrumurruen arabera, Barakaldo aldean omen dabiltza komertzialak eta gailu horiek saldu eta jartzeagatik 3.000 euro arte ere kobratzen dituzte. Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak berretsi egin du instalazio horiek ez direla inondik inora beharrezkoak.

Elkarte honek ez du oraindik enpresa horren aurkako erreklamaziorik jaso eta horregatik ezin du oraingoz informazio zehatzagorik eman. Edozelan ere, EKA/ACUV-ek ura arazteko gailu horiek eskaintzeko bisitak edo dei telefonikoak errefusatzea aholkatzen du.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude