EKAk Kontsumobide eta LEA ohartarazi zituen oliba-olioarekiko espekulazioaz

Neguko uzta txarraren esperoan, ekoizleak eta banatzaileak maiatzean hasi ziren oliba-olioa garestitzen.

Irailaren 17an, EKA/OCUVek gutun bana bidali zien Kontsumobideri (Eusko Jaurlaritzaren Kontsumoko Euskal Institutua) eta Lehiaren Euskal Agintaritzari maiatzetik aurrera oliba-olioa orokorrean eta oliba-olio birjina estra era berezian Euskal Autonomia Ekidegoko salmenta puntuetan nabarmentzen ari ziren ohiz kanpoko salneurriaren gorakadaz (%60ko gorakadekin ia-ia bost hilabeteetan) ohartarazten. Zenbait marketako litro bateko botilak maiatzera arte 3,30 eta 4 euro arteko salneurria zutenak irailaren lehen egunetan 5 eta 5,50 euro artean saltzen ari ziren.

EKA/OCUVek zenbait olio-errotarekin kontsulta egin zuen eta haien erantzuna jatorrian emandako salneurrien igoeraren helburua “hornidura gabetzea saihestea” zela izan zen, datorren uztaren (2015-2016ko neguarena) aurreikuspena txarra zelako aurtengo lehen hilabeteetan metatutako lehortearen ondorioa zela eta.

“Datorren uzta, aurreikusten duten bezala hain txarra bada, salneurrien igoerak eragitea ulertuko genuke, baina ez da ulertzen igoera horiek udaberri honetan dagoeneko hasi izana”, zioen EKA/OCUVek aipatutako erakundeei bidalitako oharrak. “Uste dugu ados jarri direla gorakada hauek aurrera eramateko beste ekintza batzuk, uneko inportazioak bezalakoak, kontutan hartu barik”.

Beste erakundeetako ikerketen arabera, Estatu mailan findutako oliba-olioaren salneurriaren garestitze espekulatiboa, gehien kontsumitzen dena, 2014ko maiatzean hasi zen, %24ko igoerarekin aurtengo maiatzera arte; eta aurtengo maiatza eta abuztu artean salneurria %21a gehiago igo zen. Irailean bakarrik %6 gehiago igo zen. Eta guzti hori 2015-16ko kanpaina txarra aurreikusten delako. Baina hainbeste hilabete falta direnez data horietarako, ezin da ziurtatu inolaz ere uzta txarra izango denik.

Gai honen inguruan euren eritzia eman duten kontsumitzaileen elkarte guztiek uste dute, etxe guztietan oinarrizkoa den produktuan eman diren salneurri gorakada hauek, lotura zuzenagoa dutela espekulazio gogorra eta sinplearekin, produktuaren gabezia batekin baino.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude