EKA/ACUV-EK PAPEREZKO FAKTURAK POSTAZ BILDALTZEAGATIK KOBRATZEA LEGEZ KONTRAKOA DELA GOGORARAZTEN DU

Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorraren 2014ko erreformak argi eta garbi debekatu zuen kobratze hori. Hala ere, oinarrizko zerbitzuetako konpainia batzuek egiten dituzten kobratze horiengatik kexa batzuk heltzen dira oraindik EKA/ACUV-era. Horregatik gogorarazten dugu fakturak paperean bidaltzeagatik kobratzea gehiegizko eta fede onaren aurkako jardutea dela, ilegala. Faktura elektronikoak erabiltzailearen onespena behar du; konpainiek ezin diote inposatu.

2013an, telefono konpainia batzuk hileroko fakturak paperean, postaz, jaso nahi zituzten bezero berriei (kontratu berriak) kobratzeari ekin zioten; euro bat gehi BEZa faktura bakoitzeko. Vodafone, Yoigo eta Jazztel izan ziren lehenak eta hauen atzetik Ia beste guztiak etorri ziren. Kontsumitzaile erakunde batzuk galdetuta, Instituto Nacional de Consumok (INC) adierazpen zehatza zabaldu zuen: “Fakturak paperean bidaltzeagatik kobratzea gehiegizko praktika bat da eta fede onaren aurkakoa. Faktura elektronikoak erabiltzailearen onespena behar du; konpainiak ezin dio inposatu”.

Gehiegizko praktika bat da, esan zuen INCk, “banaka negoziatua izan ez den kontratu baten barruan ezarritako baldintza orokorra delako eta zeinek, kontsumitzailearen kalterako, bi alderen arteko eskubideen artean desoreka garrantzitsu bat eragiten duen”. Eta fede onaren aurka da “kontsumitzaileari legalki aitortutako eskubideak murrizten dizkiolako”.

Merkatal harremanak arautzen dituzten legeek (horien artean, 58/2003 Zergen Lege Orokorra, Abenduaren 17koa) argi ezartzen dute faktura ematea legeak ezarritako betebeharra dela produktu bat saltzen edo alokatzen duen edo zerbitzu bat ematen duenarentzat, eta faktura hori dohainik jasotzea kontsumitzaileen oinarrizko eskubidea da. Gauza bera zehazten du Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Defentsarako Lege Orokorrak bere 63, artikuluan: “Kontsumitzaileek eta erabiltzaileek paperezko faktura jasotzeko eskubidea dute”; eta paperezko fakturagatik ezin zaie inolako ordainketarik exijitu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude