BBVAk legez kanpoko “kontuen arteko konpentsazio” bat desegin du EKA/ACUVek bultzatuta

Banantze prozesuan egonda, EKA/ACUVeko bazkidea den M.I.k Vitoria-Gasteizeko BBVAko bulego batean titular bakarreko kontu bat ireki du epaiak aginduta senarrak hilero ordaindu behar duen alabarentzako elikadura-pentsioa bertan helbideratzeko. Gure bazkideak eta bere senarrak BBVAn ere kontu komun bat daukate, zeinek zor bat metatua du gizonaren izenean soilik dagoen eta berak bakarrik erabiltzen duen txartel batek sortutako gastuengatik.

M.I.k Ireki berriko kontuan pentsioaren lehen hilerokoa jasota, BBVAk, aldez aurretik jakinarazi gabe, “kontuen arteko konpentsazio” bat egin du, hau da, gure bazkidearen izen bakarrean dagoen kontutik dirua hartu eta senarrarekin mantentzen duen kontu komunera eraman azken honen saldo negatiboa arintzeko. M.I.k protesta egiten du baina bankuak ez dio inolako jaramonik egin eta gauza bera egiten du pentsioaren bigarren hileko-kuota heltzen denean.

“Kontuen arteko konpentsazioa” legezkoa izateko bi baldintza bete behar dira: kontuen titularra edo titularrak berbera edo berberak izatea eta kontu bien kontratuetan operazio hori hartuta egotea. Horixe azaldu zion gure bazkideari bere auzia hartu zuen EKA/ACUVeko abokatuak, nork berehala aurkeztu zion zegokion erreklamazioa BBVAren bezeroarentzako arreta zerbitzuari. Bankua argi zabar izan zen “kontuen arteko konpentsazio”rako ezinbestekoa den lehen baldintza nabarmenki urratuz. Erreklamazioa jaso eta egun batzuk beranduago BBVAk “akatsa” zuzendu zuen kontu komunera bidegabe eramandako dirua M.I.ren kontu pribatura itzuliz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude