EASYJET-EK LONDRES-BILBO EZY3227 HEGALDIAREN KANTZELAZIOAK KALTETUTAKOEI KALTE-ORDAINAK EMAN BEHAR DIZKIE

Prentsa oharra / 2018-07-19

EKA/ACUV-ek bere laguntza eskaintzen die erreklamazioak bideratzeko

Joan den astelehenean EasyJet-eko EZY3227 Londres-Loiu hegaldia bertan behera utzi eta gero beste bide batzuetatik Bilbora itzuli diren bidaiariek (antza gehienek egin dute hori) txartelaren prezioaren itzulpenerako eskubidea dute eta justifikatu gabeko 1.500 kilometro arteko hegaldien kantzelazioagatik 250 euroko “kalte-ordain automatikoa” jasotzeko eskubidea ere bai, 261/2004 Europako Araudiak ezartzen duenaren arabera.

Horrez gain, hegaldia kantzelatu ondoren asteleheneko gauerako airelineak ostatu emateko zuen beharra bete ez izanagatik Stanstedeko aireportuan bertan gaua igaro behar izan zuten bidaiariek eta haien kabuz ostatu bilatu zuten bidaiariek ere kalte-ordainak eskatzeko eskubidea dute.

Halaber, hegaldiaren kantzelazioak eta Bilbora itzultzeko egun bateko edo gehiagoko atzerapenagatik kalte ekonomikoak edo bestelakoak pairatu dituzten bidaiariek ere kalte-ordainak eska diezazkiokete Easyjet-i.

EKA/ACUV-ek kaltetu guztiei erreklamazioa egiteko behar diren agiriak bil ditzatela gomendatzen die eta izapide hori bideratzeko laguntza eskaintze die.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude