“Finantza txiringitoak” ekiditeko hamar aholku

la-bolsa

Joan den apirilaren 3an Balore Merkatuko Batzorde Nazionalak (BMBN) “finantza txiringitoak” ekiditeko dekalogo bat argitaratu zuen. Hona hemen inbertsore pribatuek kontuan izan behar dituzten hamar aholku nagusi horiek.

Entitateen mota

  1. Baieztatu entitatea baimenduta dagoela eta ez duela BMBN-ren edo beste ikuskatzaile baten aldetik abisurik jaso.
  2. Gogoratu “txiringitoak” arriskutsuak direla eta zu engainatzen saiatzen direla. Susmorik baduzu, galdetu. Jarrera aktiboa hartu. Proposatzen dizkizuten inbertsioaren eta zerbitzuaren ezaugarriei buruzko galderak egin. Idatzizko informazioa eskuratu.

Inbertsoreak harrapatzeko teknikak

  1. Ez fidatu honako teknikak edo alarma-seinaleak antzematen badituzu:

-Ustekabeko deiak edo mezuak.

-Inbertsioaren urgentzia.

-Kidetasun pertsonala.

-Hasteagatik hobaria.

-Zuk ere bezeroak harrapatzea eskatzen dizuten piramide-sistemak.

-Berehalako erabaki har dezazun presio psikologikoa.

-BMBN-ren aipamena edo zigiluaren erabilpena. Gogoratu BMBN-k ez dizula inoiz inbertsio bat egitera gonbidatuko.

  1. Arretaz ibili Internet eta giza-sareen bidezko iruzurrekin. Ez liluratu weborri batzuek duten sofistikazioarekin. Adi egon giza-sareetan zure profilaren bidez eskatu gabeko eskaintzen aurrean.

Merkaturatutako produktuak

  1. Ez fidatu arriskurik gabeko errentagarritasun altuekin ezta finantza produktu konplexuekin ere. Ez dirurik sartu ulertzen ez duzun inbertsiotan.
  2. Arretaz erreparatu komisioei eta gastuei.
  3. Baieztatu eskaintzen dizkizuten produktuak benetakoak direla eta saldu nahi dituzten baloreen kotizazioari buruzko informazioa egiaztatu.

Inbertitzailearen profila eta ezaguerak

  1. Guztiok gaude iruzur baten biktimak izateko arriskuan. Ez fidatu informaziorik eskatzen ez badizute: produktu bat eskaintzen dizuten finantza-bitartekari ofizialek horretan inbertitzeko zure ezaguerak, esperientzia, egoera ekonomikoa eta inbertsioaren helburuak baloratu behar dituzte profil edo galdeketa zehatz baten bidez.

Inbertitutako dirua ezin baduzu berreskuratu

  1. Inbertitutako dirua berreskuratzea ezinezkoa bazaizu, ez jarraitu ezarpen gehiago egiten.

Salatu

  1. BMBN-ri helarazi salaketa bat edozein gertakari susmagarriaren aurrean eta gertatutakoa Polizian edo dagokion epaitegian salatu.

https://www.cnmv.es

902 149 200

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude