SMS PREMIUM MEZUEI BURUZKO KONTSULTA

Pixabay

Mugikorraren fakturan hilean 20 euro kobratzen ari zaizkik premium erako SMS zerbitzu batengatik, baina nik ustez ez dut halakorik kontratatu. Operadoreak esan dit emango didala baja, baina dirurik ez didala itzuliko. Ba al dut irabazteko aukerarik salaketa jarriz gero?

Premium erako SMSak ordaindu beharreko mezuak izaten dira, hainbat gairen ingurukoak (kirola, moda…), eta tarifazio zerbitzu gehigarriak eskaintzen dituzten konpainiek bidaltzen dituzte erabiltzaileen mugikorretara. Enpresa horiek bat eginda aritzen dira sarerako sarbidea eskaintzen duten operadoreekin (telefonia konpainiekin), eta azken horiek kobratzen dizkiete mezuak kontsumitzaileei. Zerbitzuak kontratatzen diren aldiro, gauzak ongi eginez gero, kontsumitzaileak aktibatu edo onartu egin behar du harpidetza hori, eta jakin egin behar du zehazki zer den: egunero mezu bat edo gehiago jasoko du (5 eta 6 ere bai batzuetan), eta bakoitza euro bat kobratuko diote, batez beste. Harpidedun gehienek jakin gabe kontratatzen dute zerbitzu hori, banneretan klik eginez edo eska tu ez diren deiei edo mezuei erantzunez (premium SMSak bidaltzen dituzten enpresek jartzen dituzte Interneten edo bidali egiten dituzte mugikorretara amu gisa eta inolakoa azalpenik eman gabe). Telefono konpainiek, gainera, ez diete inolako informaziorik ematen beren bezeroei kontratazio sistema horien inguruan, nahiz eta haiek ere onura ekonomikoak atera, “bazkide” gisa jokatzen baitute negozioan, lehen aipatu ditugun enpresekin batean. Horrek, jakina, erraztu egiten du gisa horretako hutsegiteak gertatzea. Informazio falta nabarmen eta larri hori dela eta, erabiltzaileek auzitegietan salatzen dituzten ia kasu guztietan zigortu egiten dituzte telefono konpainiak eta bezeroei itzuli egin behar izaten diete premium erako SMSen truke kobratu dieten dirua.

Testua: Consumer / Irudia: Pixabay

 

 

 

 

 

 

.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude