MEDITERRANEOTIK GURUTZALDI BATEAN OSASUN-ESTALDUREN GAINEKO KONTSULTA

Itsas bidaia bat egingo dut Mediterraneotik Italiako banderadun ontzi batean eta jakin nahi nuke Europako Osasun Txartelak estaltzen ote dizkidan mediku gastuak itsasontzian eta kanpoan.

Gizarte Segurantzak gutxienez hiru hilabeterako eta gehienez bi urterako jaulkitzen du Europako Osasun Txartela, eskatzaileak zer-nolako lan kontratua edo egoera duen. Txartel horrek bermatu egiten du Europako Batasuneko lurralde osoan jasoko duzula oinarrizko mediku arreta, eta hor sartzen dira kide diren estatu guztietako itsasontzien pabiloiak ere, nahiz eta Europatik urrun nabigatu. Hortaz, Europako Osasun Txartela baliagarria da Italiako bandera duen ontzian, baina ez EBtik kanpoko herrialdeetan geldituko balitz. Bai itsasontzian eta bai EBko edozein lekutan, Espainiako estalduren araberakoa izango da Espainiak jaulkitako Europako Osasun Txartelak eskaintzen dituen bermeak. Hau da, zuk istripu bat izan eta mediku arreta jasotzen baduzu, in situ ordaindu beharko duzu herrialde batzuetan (denek ez dituzte eskaintzen doako zerbitzu unibertsal berak). Gero, etxera itzulitakoan, ordainagiria aurkeztu beharko duzu Gizarte Segurantzan, eta hark itzuli egingo dizu dirua (Espainiako Estatuan mota horretako mediku arretari dagokion kopurua). Litekeena da kopuruak ez bat etortzea, kide diren herrialde batzuetan ko-ordainketa dagoelako, eta osasun publikoak guztietan ez dituelako estaltzen gertaera mediku guztiak eta kostu bera ere ez dute izaten guztietan. Nolanahi ere, itsas bidaia batean abiatzerako, onena izaten da mediku aseguru gehigarri bat kontratatzea (segur aski, agentziak eskaini izango dizu). Gehienek bidaian sor litezkeen mediku gastuen ehuneko ehuna estaltzen dute, bai ontzi barrenekoak eta bai kanpokoak ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude