KONTSULTA: OINEZKOEN ISTRIPUAK EREMU PUBLIKOAN ETA HORREN ARDURA DUEN ADMINISTRAZIOARI ERREKLAMAZIOA

Nire aitak 80 urte ditu. Kalean, espaloi batean, apurtutako baldosa batekin estropezu egin du eta eskuineko belauna apurtu zaio. Suposatzen dut hauxe udalari erreklamatu ahal zaiola. Nola egiten da hori? Zein da epemuga erreklamatzeko?

Toki-araubidearen Oinarriei buruzko Legeak dioenez, administrazioek (udalak, foru aldundiak…) bere jabetzakoak diren eremu publikoak (espaloiak, plazak, paseoak, parkeak…) egoera onean mantentzeko ardura dute. Hortaz, zoruaren edo hiri altzarien egoera txarragatik (apurtutako baldosa bat, baranda hondatu bat…) oinezko batek pairatutako istripu batengatik erreklamazioa elementu horien ardura duen administraziora bidali behar zaio, idatziz betiere. Erreklamazio horrek egoera txarreko elementuaren eta istripuaren arteko lotura zuzena frogatu egin behar du, lekukoen testigantzarekin, argazkiekin, poliziaren atestatuarekin salaketa jarri bada… Jasotako kaltearen frogak ere aurkeztu behar ditu erreklamazioak: medikuaren txostena, larrialdeko agiriak, errehabilitaziokoak, laneko gaixo agiria… Erreklamazioaren helburua kalte-ordain bat eskatzea da, eta horretarako administrazioari aurkezten zaion idazkiak pairatu den kalte fisikoaren edo psikikoaren balorazio ekonomiko bat jarri zehaztu du. Erreklamazio hori aurkezteko epea urtebetekoa da senda-agiria jaso den egunetik hasita. Administrazioak eskaerari ematen dion erantzunak (kasu askotan positiboa dena) bide administratiboari amaiera ematen dio. Erantzunak erreklamatzaileak eskatutakoari uko egiten badio, auzitara jo daiteke, administrazioaauzibidetarako jurisdikzioara hain zuzen ere.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude