Etxean lapurren bisita ekiditen saiatzeko aholkuak

thief-1562699_1920

Segurtasun neurririk onena eta merkeena sen ona da.

Ziurrenik %100ean segurua den etxebizitza existitzen ez den arren, nabaria da hainbat eta segurtasun neurri gehiago duen etxebizitza batek (ate blindatua, nabarrak, alarmak…) ahalik eta zailagoa izango dela haren barrura sartzea. Sen ona ere lagungarria izaten da etxean sar daitezela ekiditeko edo oztopatzeko; eta, lortzen badute, kaltea arintzeko.

-Sen onekoa da, adibidez, etxean bitxi mordo dugula publikoki ezagutzera ez ematea edo dirua lastairaren azpian gordetzen dugula ez esatea.

-Ez ditugu atezain automatikoa jotzen duen ezezagunak atarira sartzen utzi behar, are gutxiago etxebizitzaren txirrina jotzen duena. Sartu nahi duenak zerbitzuetako (argindarra, gasa, telefonoa…) enpresa baten lankidea dela esaten badu, bere datuak eman diezazkigula eskatu behar diogu, bereziko aldez aurretik zita bat ezarri ez badu, baita antza bere enpresa denari telefonoz deitu ateko katea askatu gabe.

Egun batzuk kanpoan egoteko asmoa badugu, badaude hartu ahal diren ardura neurri errazak.

-Ez eman ezagutzera, adibidez, hain modan dauden sare sozialetan etxetik kanpo egongo garela.

-Leihoak eta atea (edo ateak) behar bezala itxita utziko ditugu, baina ez pertsianak, horrek etxebizitza hutsik dagoelaren seinalea igortzen duelako.

-Beste salatari bat postontzia izan daiteke. Gutun edo publizitatez gainezka badago, ziurrenik jabeak egunak daramatza etxetik pasa gabe. Zuhurtziak aholkatzen du, beraz, postontziaren giltzak konfidantzazko auzokideren bati uztea (zeinek gainera gure mugikorraren zenbakia izango duen) sarritan hustu dezan.

-Ez ditugu inoiz etxeko giltzak (uste duguna baino pertsona gehiagok egiten du) lanpasaren behekaldean edo lorontziak bezalako lekuetan izkutatuta utzi behar.

-Ez dugu inoiz ohar bat utzi non kanpoan egongo garela azaltzen den.

Hartutako neurri guztiek ez badute eraginik izan eta lapurrak gure etxebizitzetan sartu badira ziurrenik lagungarri suertatuko zaigu dirua, bitxiak eta agiri garrantzitsuak (soldata-orriak, kontratuak, eskriturak…), behar bezala gordeta eduki izana, kutxa gotor on batetan etxebizitzan bertan edo banketxe batetan hobeto.

Era berean, gomendagarria da leku berean edo bata bestearen oso hurbil gordetzea txeketegiak eta gure sinadura duten agiriak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude