Telefono mugikorra galtzea edo lapurtua izatea ekiditeko aholkuak eta bertan gordetzen dugun informazioa babesteko neurriak

web-móvil-suelo

Gaur egun herritar askorentzat ezinbestekoa da telefono mugikorra. Gailuan informazio pertsonal mordoa gordetzen dugu eta harekin zerbitzu askotarako sarbidea dugu. Ikustagun nola saiatu mugikorra galtzea eta nola babestu bertan gordetzen ditugun datuak. 

Espainian, Ditrendiak egindako txosten baten arabera, 2016an telefono mugikor guztien %87 “azkarrak” baziren, smartphonak; dei telefonikoak egiteaz gain (gero eta gutxiago), bestelako zerezin asko (gero eta gehiago) egiten ditugu haiekin. Adibidez:

-Posta elektronikoa eta berehalako mezularitza.

-Sare sozialetarako sarbidea.

-Argazki-kamera.

-Banka onlinerako sarbidea.

-Salerosketako aplikazioak.

-Interneten nabigazioa.

-Harreman pertsonal eta profesionaletarako aplikazioak.

-Mapak, geokokapena eta bidaiak.

Smartphonen arrisku nagusietako bat da galera edo lapurketa: batetik, beste bat erosi behar da; bestetik, mugikorrean aurretik prebentzio-neurriak sartuta ez bageneuzkan, bertan pilatutako informazioa galdu egiten dugu eta informazio hori norbaitek erabil ditzake gure kalterako.

Kontua da mugikorrean informazio personal eta profesional mordoa gordetzen dugula: kontatu-zerrenda, egindako deien zerrenda, SMS mezuetan jorratutako gaiak, txatetan izandako elkarrizketak, argazkiak, bideoak, erabili ditugun Wifi sareak, mezu elektronikoak…

Gainera, gure mugikorrean sartuta ditugun aplikazioek nolakoak garen eta egunero zer egiten dugun salatzen dute: banka elektronikoa, bigarren eskuko produktuen salerosketa, erosketa onlineko weborriak, sare sozialak, harreman pertsonaletarako eta profesionaletarako aplikazioak, jokoak eta abar. Informazio mordoa eta zehatza gordetzen dute mugikorrek guri buruz. Gainera, aplikazio horietatik gehienek ez dute pasahitzik eskatzen. Hortaz, gure mugikorra desblokeatuta badago eta gu ez garen norbaitek hartzen badu lasai asko hel daiteke informazio horretara eta gure lekua har dezake, gure kontuak lapurtu, gure pasahitzak aldatu… Izugarrizko arriskua da hori!

Mugikorra galtzea edo lapurtua izatea ekiditeko aholkuak

-Telefonoa eskuan edukitzea soilik erabiltzen ari garenan.

-Patrikan edo toki seguru batean eramatea.

-Inoiz ez uztea beste pertsonen eskura, adibidez tabernetako barretan, mahaietan, erakusmahaietan…

-Arreta berezia edukitzea mugikorra poltsa, zorro edo maletin batean badaramagu. Galera bikoitza litzateke!

-Lapurketa kasuetarako mugikorraren kokapena konfidantzazko beste norbaiten telefonora edo gure ordenagailura bidaltzen duen aplikazio bat jarrita edukitzea.

Mugikorrean dugun informazioaren galera sahiestea, edo galtzekotan berreskuratzea, nahiko erraza izan daiteke. Lehenik eta behin, mugikorretik kanpo beste nonbait eduki behar dugu segurtasun kopia bat. OSIko blogean hori Android eta iOS sistemetan nola egiten den azaltzen dugu.

Bestaldetik, beste norbaitek gure informazioa eskuratzea, erabiltzea, zabaltzea sahiesteko hauxe egin beharko genuke:

-SIM txartelean PIN kode bat jarri.

-Mugikorraren ekoizleak edo garatzaileak ezarritako sistemaren babesak ez kendu.

-Pantailaren blokeoa denbora laburrean jarri.

-Pasahitz seguru bat erabili, patroi edo PIN sinple bat erabili ordez.

-IOSekin blokeo kodearen konfigurazioarekin kontuz ibili behar da.

Datu zifratua jarri, mugikorrarena zein memoria txartelean (hori izatekotan).

Datuak urruti ezabatzeko aplikazio bat ipini.

Beste ardura batzuk

Telefono mugikorrak pasahitz sendoko pantaila blokeoa badauka, SIM txartela baliogabetzeak deiak egitea edo datu konexioak egitea galaraziko du, eta baliteke mugikorra aurkitzeko zerbitzuek ez funtzionatzea.

Mugikorra blokeatuta ez badago, desblokeo patroi bat konfiguratuta badauka edo pasahitz ahul bat badauka, ahalik eta lasterren gure konpainiari abisatu beharko genioke, norbaitek deiak egiteko (nazioarteakoak ere bai) edota Internetetik datu kopuru handiak jaisteko erabil bait lezake.

Azkenik, ezbeharra (galera, lapurketa) gertatzen bada, ahalik eta lasterren salatu behar dugu Polizian.

Gure telefono mugikorra ondo babesteko informazio gehiago jasotzeko, hurrengo bideotutoriala begiratu: https://www.youtube.com/watch?v=gZrv4WIbetU

 Iturria: Oficina de Seguridad del Internauta: https://www.osi.es

1 Comentario

Utzi erantzuna juan jose sarasqueta zubiarrementeria(r)i Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude