NOLA BEREIZTU BENETAKO ETA FALTSUTUTAKO LURRINAK ETA KOSMETIKOAK (CECU-K EGINIKO TXOSTENA)

“Benetakoa ala faltsua” kontsumitzaileei faltsututako produktuak antzemateko eta errefusatzeko oinarrizko informazioa ematen dion CECU-ren kanpaina da. Faltsifikazioak lurrinei eta kosmetikoei eragiten die bereziki. Faltsututako lurrinek eta kosmetikoek, iruzur ekonomikoa suposatzeaz gain, erabiltzaileen osasunerako arriskuak ekar ditzakete.

Kanpoko bilgarria. Jatorrizko bilgarrietan erabiltzen den zelofanak gorputza du, bere tolesak zehatzak dira eta barruko bilgarriari ia gainjarrita geratzen da. Faltsututako produktuetan oso mehea izan ohi da, gaizki tolestuta dago, airea geratzen da kartoiaren eta zelofanaren artean eta igurtzen bada benetakoan existitaen ez den soinu bat ateratzen da.

Estutxea. Markek ehundura handiko, gramaje handiagoko eta kalitate gehiagoko kartoia erabiltzen dute, eta astinduz gero flaskoa ez da barnean mugitzen berneko bilgarri batek babestuta dagoelako. Faltsututakoek kalitate gutxiagoko kartoi meheago bat erabiltzen dute eta edukina mugitzen da astindutakoan. Originalarekiko konparazioa oso nabaria da.

Flaskoa. Jatorrizko flaskoak pieza bateko dira itsasgarriek perfumea kutsa dezatela saihesteko. Faltsututako klaskoak ez dira pieza batekoak. Eskua ertzatik pasatzen bada erliebe txikia nabaritzen da kristaleko bi moldeak itsatsita daudelako. Itsagarriak osagai toxikoak eraman ditzake produktura. Horrez gain, lurrin faltsuan tutu dispentsatzailea oso kurbatuta egon ohi da hondoan eta lodiera arraroak eduki ohi ditu.

Barnea. Lurrin on bat ekoiztea urtetako lana izan daiteke, laborategi batean txukuntasun osoz lan eginez nahastea ez degradatzeko edo kutsatzeko, onddoak edo mikroorganismoak sar daitezela galarazteko, lore naturaletatiko esentziak erabiltzean geta daitekeena. Lurrin faltsuaren oreka originalekoarekin ezberdina izan ohi da; dentsitatea, kolorea eta usaina ere ezberdinak dira. Lantegi klandestinoetako garbitasun baldintzak ez dira batere egokiak, produktua ez da aztertzen, ez da higieneko eta segurtasuneko arauen mendian jartzen, ez da Europar Batasuneko 1223/2009 Araudia betetzen… Araudi horrek lurrinetan zein substantziak eta zein kopuruan sar daitezkeen zehazten du. Betebehar horiei muzin eginez lurrinetan sar daitezke gai toxikoak, alergenikoak, fotosentikortasuna eragiten dutenak edo potentzialki kantzerigenoak edo disruptore endokrinoak direnak (giza ugalketarako kaltegarriak).

Prezioa. Prezio-askatasuna dago. Hala ere, jatorrizko produktua legezko zirkuitetan erosten duzunean tiketa edo erosketa-faktura emango dizute, erreklamatzeko funtsezkoa dena. Baina erositako produktua faltsua bada eta zuk hori bazenekien ezingo duzu erreklamatu. Lurrin faltsutuek benetakoek baino prezio askoz baxuagoa eduki ohi dute, eroslearentzako apeua. Batez ere Interneten bidez eta kalean bertan, azoka txikietan, “top-mantan” eta antzekoetan saltzen dira. Hainbat kasutan dendetan ere aurkitu dira lurrin eta kosmetiko faltsuak.

“Benetakoa ala faltsua” kanpainari buruz informazio osoa, hemen: https://cecu.es/index.php/falsificaciones

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude