BANKU KOMISIOAK

money-2094527_1920

Betidanik, baina gehienbat azken urteotan jasandako bankuen praxi txarraren ondorioz, sarritan izan da finantza erakundeak legez kanpo aberastu diren asmoa, beste batzuetan legearen mugak gainditu dituzte.

Adibiderik argiena komisioen gaia da, hori dela eta, artikulu honetan modu laburrean aztertuko ditugu zeintzuk diren banku-komisio ohikoenak eta argi utzi zeintzuk diren legezkoak eta zeintzuk dauden legez kanpo.

Arau orokorra

Espainiako Bankuaren iruzkin eta zirkularretan epaileek euren epaietan erabilitako eta berretsitako arau orokor bat ezarri da. Arau orokor horrek adierazten du, zein komisio diren legezkoak eta zeintzuk dauden legez kanpo. Iruzkin hauek adierazten dute, entitateen komisioak legalki kobratzeko bi baldintza bete behar direla: alde batetik, bezeroak eskatutako berezko zerbitzu bat ematea, eta zerbitzu horren gastuak modu efektiboak egin izana. Hemendik aurrera, eta aipatutakoa kontuan izanik, banaka azalduko ditugu komisiorik ohikoenak.

Mantenu-komisioa/ Kontuaren administrazio komisioa

Normalean ilegalak izaten dira, baina finantza entitatearekin hitzartutako zerbitzuen arabera izango da. Hipoteka bat, depositoa edo kontu korrontea bakarrik kontratuta badugu, bankuek ezin digute mantenu-komisiorik kobratu. Txartelak, aseguruak edo erreziboen domizializoa eskatu bada aldiz, zerbitzu hauengatiko komisioak legezkoak izango dira. Hala ere, ezingo dira bi komisioak batera kobratu.

Txartelen mantu-komisioari dagokionez, garrantzitsua da baita ere, bi puntu esanguratsu hauek kontuan izatea:

-Txartela bueltatzen bada, mantenu-komisioak desagertu behar du.

-Behar baino lehen txartelen mantenu-komisioa ordaintzen bada, eta txartela urtea amaitu baino lehen itzultzen bada, eskubidea izango dugu ordaindutako kopuruaren zati proportzionala eskatzeko (adibidez, txartela 6 hilabetetan itzultzen bada, komisioaren erdia eskatu daiteke, eta horrela, proportzionalki).

Zorpeko komisioa

Kasu gehienetan legez kanpo egongo dira. Suposatzen da, komisio hauek kobratzen direla bankuak aurre egin behar dielako bezeroak zenbaki gorritan daudela notifikatzeak suposatzen dituen gastuei, baina praktikan, ez da hau gertatzen. Orokorrean, entitateak ez du zorduna notifikatuko edo telefono bitartez edo korreo elektronikoz egingo du, eta horrek, ez du gasturik suposatzen. Legezkoa izango da, zorpean utzitako kopuruari dagokion interes legala kobratzea.

Merkataritza-efektuen itzulpenagatiko komisioa

Kasu hauetan, enpresariak errezibo edo txeke bat jaulkitzen du eta itzuli egiten dute, izan ere, zordunaren kontuan ez dago fondorik, edo ez du ordaindu nahi izan eta entitateak ehuneko bat kobratzen die hori notifikatzeagatik.

Komisio hauek guztiz legez kanpokoak dira, izan ere, bankuak ez du zerbitzu erantsirik eskaitzen zordunak bere zorra ordaindu edo ez ordaintzeagatik. Erreziboaren gestio eta jaulkipena entitateak kobratzen du bere komisioaren bitartez (guztiz legezkoa dena). Hori dela eta, ezin du beste portzentairik kobratu erreziboa bera itzuli izanagatik.

Efektiboan ingresatzeagatik kobratutako komisioa

Entitateek komisioak kobratzen dituzte pertsonek euren erregistroetan domiziliatutako kontu batean dirua efektiboan sartzeagatik. Jurisprudentziak adierazi du legez kanpo daudela, izan ere, ez du zerbitzurik eskaintzen dirua sartzen duen pertsonari (izan ere, ez da bezeroa), baizik eta kontuaren titularrari.

Amortizazioa aurreratu izanagatiko komisioa

Mailegu baten kapitala hitzartutako epaia baino lehen ordaintzeagatik bankuak zordunari kobratzen dion komisioa da. Ulertzen da, mailegua aldez aurretik amortizatzean entitateak kaltea jasaten duela, izan ere, ezingo du interesen onurarik atera aurreikusitako moduan. Hori dela eta, legezkoak izan ohi dira baldin eta kopuruak abuszkoak ez diren bitartean. Mailegua aurretiaz ordaintzen bada, entitate bereko beste mailegu batekin finantzatu delako, Espainiako Bankuak ulertzen du entitateak ez duela kalterik jasaten eta ondorioz, ez da komisiorik ordaindu beharko.

Azterketa-komisioa/Irekiera-komisioa

Entitateak argudiatzen du komisio hauek kobratzen direla hipoteka , mailegu pertsonala edo antzerako produktuak kontratatu baino lehen bezeroaren egoera aztertu behar delako. Komisio hauen legezko egoera ez dago guztiz zehaztuta (ez dago egoera hau babesten duen jurisprudentziarik), baina gure eta beste jurista askoren jarrera bere legaltasuna babestea da. Entitateek aukera izan behar dute kontratu bat alderdi ekonomikotik komeni zaien aztertu ahal izateko baina ezin da azterketa pertsonal hori euren onurarako eta bezeroari eskainitako zerbitzu bat bezala erabili.

Bestalde, egia da finantza entitateak kontratuaren erredakzioaz arduratzen direla eta irekiera komisioa kobratzen dutela zerbitzu horrengatik. Kasu hauetan bai zerbitzu bat eskaintzen ari zaiola bezeroari, eta, ondorioz, aukera izango du komisioa kobratzeko baldin eta gehiegizkoa ez bada.

Diru-transferentziengatiko komisioa / Berandutze-komisioa

Lehengoen kasuan, argi desberdindu daiteken zerbitzu bat eskaintzen da eta, bigarrenen kasuan ez dira komisioak, baizik eta aurretiaz kontratuan hitzartutako interesak. Bi kasutan erantzuna berdina da, legezkoak dira baldin eta gehiegizkoak ez direnean, eta ondorioz abusuzkoak.

Kutxazainetan dirua efektiboan ateratzeagatiko komisio berriak

Gai honi dagokionez, araudia nahiko berria da eta azterketa sakona merezi du.

Ondorioa

Orain arte banku-komisio ohikoenen azterketa egin da. Interesatzen zaizuen beste komisioren bat aztertu gabe gelditu bada, komunikatu eta gustora azalduko dugu. Komisio hauen ordainketa saihesteari dagokionez, bi ideia garrantzitsu izan behar dira kontuan: alde batetik, informazioa oso ondo irakurtzea bankuarekin edozein kontratu sinatu baino lehen, bestalde, saiatu susmagarriak edo kontsumitzaileen aurkako praxi txarra erabiltzeagatik errudunak bilakatu ez diren entitateekin tratatzea.

Iturria: Blog Jurídico Estudios de Consumo

1 Comentario

  1. BBK ,,, un nuevo ,, banKo ,, el caso (gracias por la información) que me serv1rá para presentar una reclamación en nombre de los afectados.
    El caso ,,
    Estudiantes Erasmus no castellano hablantes ,,
    Hacen un Ingreso en ventanilla , por al alquiler de “un piso de mi propiedad”.
    Les cobran 4 euros por recibo ,,, (4×2=8 + 8 = 16 euros ,, ) ,, y no se les cae ninguna letra de sus siglas ni la cara se les pone roja ,,,
    Saludos – Emiliano

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude