IDENTAL KASUA: AURRERATUTAKO DIRUAREN ITZULPENA, LOTUTAKO MAILEGUAREN KANTZELAZIOA, MEDIKU-TXOSTENA EMATEA

IDental odontologia-katearen kliniken itxiera dela eta, haien tratamenduak etenda edo moztuta ikusi dituzten bezeroei EKA/ACUV-ek hauxe gogorarazten die: beste zentro batzuetan tratamenduen jarraipena erreklamatzeko eskubidea dute, posible bada eta interesatzen bazaie; bestela, aurreratutako ordainketen itzulpena eskatzeko edota tratamenduak ordaintzeko hartutako maileguak kantzelatzeko eskubidea dute.

Lotutako maileguak ordaintzeko formularik ohikoena dira klinika odontologikoetan, estetika zentroetan, hezkuntza akademietan… Eta mailegu horiek arautzen dituen legeak (Kontsumorako Kreditu-kontratuei buruzko 16/2011 Legea) ezartzen duenez finantza entitateek kantzelatu behar dituzte haiekin lotuta dauden zerbitzuen prestazioa eteten edo uzten denean.

Aurreratutako ordainketaren kasuan, zerbitzua prestatzeari uzten dion eta hortaz kontratua betetzeari uzten dion enpresak dirua itzuli behar du.

EKA/ACUV-ek kaltetuei gomendatzen die haien mediku-txostena exijitzea eta iDentalek aurkez dezakeen hartzekodunen lehiaketaren aukeraren aurrean erne egotea bertan parte hartu ahal izateko; eta iDentalen aurkako erreklamazioak aurkezteko aholku eta laguntza jasotzeko gure bulegoetara etortzera animatzen ditu.

2 Comentarios

  1. Soy de Bilbao una afectada de idental, mi nombre es Olaia he puesto ya una reclamación en kontsumobide mi pregunta es aunque haya finalizado de pagar el prestamos consumo vinculado al tratamiento puedo reclamar a la financiera por no haberse realizado tan tratamiento no? gracias un saludo

    1. Hola, Olaia. Si es un préstamo vinculado legalmente al tratamiento en iDental (cuidado, si es un préstamo personal, es imposible reclamar nada), lo has pagado totalmente y sin embargo el servicio no te ha sido prestado, puedes reclamar a iDental y/o la financiera la devolución de las cantidades indebidamente cobradas. Si necesitas más ayuda, llama a nuestras oficinas o pide una cita presencial.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude