XEDEA

Informazio eta Merkataritza Elektronikoko Gizartearen Zerbitzuak erregulatzen dituen 34/2002 Legeak (LSSICE) ezartzen dituen betebeharrak betez, web gune honen arduradunak ohar hauek jartzen ditu erabiltzaileen eskura, web gune hau erabiltzeko baldintzak erabiltzaileei jakinarazteko asmoz.

 

Web gunean sartzen den pertsona oro web gunearen erabiltzaile bihurtuko da eta hemen ezarritako eta aplikagarriak litezkeen gainerako legeak errespetatzeko konpromezua hartzen du.

 

Arduradunak berarentzat gordetzen du web gune honen edukia aldatzeko eskubidea, erabiltzaileari honen berri emateko beharrik izan gabe.

 

ERANTZUKIZUNA

Arduraduna ez da  izango web gune honen edukien erantzule baldin eta eduki edo informazio hori hirugarren batek aldatu edo sartu badu.

 

IP HELBIDEAK

Web zerbitzariak erabiltzailearen IP helbidea eta erabilitako domeinuaren izena automatikoki detektatu ahal izango ditu.

 

IP helbide bat internetera sartzean ordenagailuari automatikoki asignatutako zenbakia da. Informazio hau zerbitzariaren aktibitate-fitxategian erregistratzen da, datuak prozesatu eta estatistikak ahalbideratuz, hala nola, inprimatu diren orri kopurua, jasotako bisita kopurua, bisiten ordena, sarbide puntuak, etab.

 

ESTEKA EDO LOTUREN POLITIKA

Posible da web gune honek beste web orrietarako loturak izatea. Arduradunak ezin duenez kontrolatu beste hirugarren horien web guneetako edukiak, ez du eduki horien gaineko erantzukizunik bereganatzen. Dena den, arduradunak legearen, moralaren edota ordena publikoaren kontrako edozein eduki edo horietarako edozein lotura ezabatuko du, autoritate konpetenteak eduki horren jakinaren gainean jarriz.

 

Arduradunak ez du bereganatuko foro, chat, blog, sare sozial eta halakoetan hirugarren pertsonek jarritako informazio eta edukiaren gaineko erantzukizunik. Hala ere, LSSICEren 11 eta 16. artikuluen arabera, arduraduna erabiltzaile eta autoritateen esanetara jartzen da eduki horiek legearen, moralaren edota ordena publikoaren kontrakoak balira, horiek ezabatu eta blokeatzeko konpromezua hartuz. Erabiltzaileren batek web gune honetan halako informazio edo edukiren bat jasota dagoela ulertzekotan, jar daitela ahalik eta lasterren web orriko administratzailearekin kontaktuan.

 

Web orri hau frogatua eta errebisatua izan da era egokian funtzionatu dezan.  Printzipioz bere funtzionamendu egokia berma daiteke urteko 365 egun eta eguneko 24 orduetan. Hala ere, arduradunak ez du baztertzen programazio akatsek edota beste motatako ezinbestekoek (grebak, hondamen naturalak, etab.) aldi batean web orria funtzionamenduz kanpo uztea.

 

 

 

DATUEN BABESA

Web orri honen arduraduna oso konprometitua dago datu pertsonalen babeserako arauekin eta legeetan ezarritako betebehar guztien betetzea bermatzen du, hala nola, Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoak (LOPD), bere garapenerako erregelamenduak eta datuen Babeserako Erregelamendu Orokorrak ezarritakoak (UE 2016/679).

 

Halaber, arduradunak Informazio eta Merkataritza Elektronikoko Gizartearen Zerbitzuak erregulatzen dituen 34/2002 Legea (LSSICE) betetzen du eta erabiltzaileen helbide elektronikoak merkataritza helburuekin erabiltzeko baimena eskatuko die beti erabiltzaileei.

 

JABETZA INTELEKTUAL ETA INDUSTRIALA

Web gune honetan agertzen diren programazio, edizio, bilduma, diseinu, logotipo, testu eta grafikoak arduradunarenak dira edota horien egileen erabiltzeko berariazko baimena dauka.

 

Jabetza intelektual eta industrialaren gaineko araudiak web gune honen edukia babesten du. Helburua zein litekeen alde batera utziz,  eduki horren erabateko kopiaketa edo kopiaketa partzialak, erabilerak, ustiaketak, distribuzio eta komertzializazioak arduradunaren baimen idatzia behar du. Arduradunak ez baimendutako edozein eratako erabilera jabetza intelektual eta industrialaren eskubidearen hauste larritzat hartuko da.

 

Web gunean ager daitezkeen baina arduradunarenak ez diren diseinu, logotipo, testu eta grafikoak, bakoitza bere jabearenak dira, horiek izanik diseinu, logotipo, testu eta grafiko horien gainean sor daitezkeen eztabaiden erantzule. Edozein kasutan ere, arduradunak jabe horien aurretiazko eta berariazko baimena du.

 

Arduradunak bitartekoak baimentzen ditu web orri honen edukietara loturak zuzentzea, beti ere lotura hori web guneko orri nagusira bada.

 

Arduradunak bere titularren gaineko jabetza intelektual eta industrialaren gaineko eskubideak errekonozitzen ditu.

 

Software diseinuak onartzen duen kasuetan, irudi horien autoretza eta lizentziaren gaineko aipamenak gehitu dira.

 

Jabetza intelektual eta industrialen eskubideen hausteari buruz eta baita web gune honen edukiari buruz edozein aipamen edo ohar egiteko, helbide elektroniko hau erabil daiteke: bilbao@eka.org.

 

SSL

Arduradunak SSL (“Secure Sockets Layer”) ziurtagiri bat kontratatu du web gune honetarako.

 

Transmititzen ari den informazioa zein den alde batera utziz, ziurtagiri horrek web honetan erabil daitekeen informazio pertsonal eta konfidentziala babesten du (adibidez web orriko kontaktuzko formulariotik zerbitzarira, berrien buletinetara harpidetzeko emandako datuak, babestutako areatara sarbideak, etab).

 

Web gunearen helbidea kolore berdez agertuko da, edozein zerbitzaritik erabiltzailearen nabigatzailera konexio seguruak ahalbideratzen dituen “https” protokoloa aktibatuz.