AVISek ibilgailu alokatu batean kalte batengatik bidegabeki kobratutako dirua itzuli du

Joan den maiatzaren 3an, EKA/ACUVeko J.D.A. bazkideak Mercedes markako kotxe bat alokatu zion 24 ordutarako Avis enpresari honek Loiuko aireportuan duen bulegoan. Ibilgailua hartzean, kapotean mailatu bat zuela ikusi zuen eta hori alokairuaren kontratuan erregistratuta geratu zen. J.D.A.k kotxea itzuli zuen hurrengo egunean bulego berean eta hartu zuen bezala, kapotean mailatu horrekin baina bestelako kalterik gabe.

Harrituta geratu zen gero alokairuaren 65 euroak ordaintzeko erabili zuen txartelean Avisek beste 345 euro kargatu zizkionean “istripu-konponketa” kontzeptuan. Egun batzuk beranduago eta EKA/ACUVek Getxon duen bulegoaren laguntzaz, gure bazkideak bidegabeki kobratu zizkion 345 euroen itzulpena exijitu zion Avisi.

Enpresak erantzun zion mailatua ez zegoela egiaztatua (kontratuan, ulertu behar da), hori bere errua izan zela onartu zuen eta, “Avisen merkatal detaile gisa”, 345 euroen itzulpena artean eginda zegoela komunikatu ere bai.

Kasu honetatik atera daitezkeen ondorioak argi daude. Alokairuzko ibilgailu bat hartzen dugunean aztertu egin behar dugu, kanpotik zein barrutik gainbegiratu bat eman behintzat. Akats edo irregulartasun garrantzitsuren bat aurkitzen badugu, hobe ibilgailu horri uko egin eta egoera perfektuan dagoen beste bat eskatu. Akatsa arina bada (urratu edo mailatu txiki bat, adibidez) eta axola ez bazaigu, hori kontratuan edo emate-agirian adierazita geratzen dela ziurtatu behar dugu. Kotxea itzultzean, hartu genuen bezala badago, ziurtatu behar dugu enpresak berrikusten duela eta dena ondo dagoela egiaztatzen duela itzultze-agirian. Eta kalteren bat eragin badiogu ibilgailuari, komunikatu ere bai; kasu guztietan zintzo jokatu behar dugulako guztiok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude