Kontsumitzaileen eskubideen nazioarteko eguna: zure eguna, gure eguna

Gaurko eguna aukera paregabea da atzera begiratzeko eta, harro, kontsumitzaile gisa lortu ditugun konkista guztiak ikusteko; egia da, baina betiere kontuan hartuta oraindik bide luzea dagoela egiteko eta erronka askori aurre egiteko. Martxoaren 15ean, Kontsumitzaileen Eskubideen Munduko Eguna ospatuko dugu. Zure eguna, gure eguna. Oso efemeride berezia, gure eskubideei buruz hausnartzera eta gure eguneroko bizitzan eskubide horiek babestearen garrantzia baloratzera gonbidatzen gaituena.

¿Nola eragiten du adimen artifizialak zure egunerokoan?

Adimen Artifizialak (AA) aspaldi utzi zion zientzia-fikzioaren esparruan egoteari, eta, gaur egun, gure eguneroko bizitzaren parte bihurtu da. Horregatik, AAren panoraman barrena egingo dugun bidaia honetan, bere definizioa, funtzionamendua, erregulazioa eta, garrantzitsuena, kontsumitzaileei nola eragiten dien aztertuko dugu.

Trantsizio Energetikoa: klimatik haratagoko erronka

EKA/ACUVen, energiarako sarbidearen demokratizazioak kezkatzen gaitu. Izan ere, egungo krisi energetikoari irtenbideak bilatzeko, gizarte gisa, energia berriztagarrien aldeko apustu irmoa egin beharko dugu, kontsumitzaileak defendatzeko eta euskal familien egonkortasun ekonomikoa hobetzeko tresna gisa.