Erabiltzaile bat errugabetu egin dute ikuskaritzetan irregulartasuna gertatu direlako

Konpainia batek 5.276 euro eskatzen zizkion ostatu bateko jabeari ordaindu gabe utzitako argindarragatik, eta ohartarazi zion kontagailua manipulatu egin zuela. 1955/2000 Errege Dekretuko 87. artikulua ezarri zuen, zeinak aukera ematen duen kontsumoa aldebakarrez kalkulatzeko. Valentziako Probintzia Auzitegiak 2014ko ekainaren 5ean eman zuen epaia, eta ostalaria libre utzi zuen eskatzen zioten dirua ordaintzetik, baina 285 euroko faktura bat ordaintzera zigortu zuen, ordaindu gabe zuela eta. Epaiak dioenez, kontagailua manipulatua zegoen, baina konpainiak ezin izan zuen frogatu salatuak egin zuela. Konpainiak ez zuen zehaztu, halaber, noiz antzeman zuen manipulazioa eta noiz ezarri zuen automatikoki 1.955/2000 Errege Dekretuaren 87. artikulua, eta faktura neurrigabea bidali zion, bezeroari argibiderik eman gabe. Auzitegiaren iritziz, ordaindu gabe zegoen kontsumoa kalkulatzeko, ostatuko kontsumo-historian oinarritu behar zukeen enpresak, eta hortik ateratako zorra askoz txikiagoa izango zatekeen.

Consumer aldizkariaren 2015ko abenduko alean argitaratutako epaia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude